Turismoaren Garapena eta Ondorioak: Ereduen Azterketa

Geografia4,55 KB

Turismoaren Garapen Faktoreak

Turismo-Eredu Tradizionala

1960ko hamarkadan ezarritako turismo-eredua masen turismoa izan zen. Turismo-eskaintza ugaria eta merkea zen, eskari homogeneo eta masiboari zuzendua. Udan pilatzen zen, Mediterraneoan, Kanarietan eta Balearretan.

1960ko eredua sendotu zuten faktoreak:

  • Kanpokoak: Bigarren Mundu Gerraren ostean Mendebaldeko eta Hegoaldeko Europan izandako garapen ekonomikoa. Garraioen aurrerapena, joan-etorriak erraztu zituena.
  • Barnekoak:
    • Espainia Europako bezeroengandik hurbil egotea.
    • Baliabide natural bikainak (eguzkia eta hondartza).
    • Kultura-baliabideak.
    • Kostu txikia (pezetak balioa galdu zuen).
    • Azpiegitura eta zerbitzuak eskariarentzat.
    • Estatu-politikak nazioarteko harremanak normalizatu zituen, Espainia jomuga turistiko gisa eskainiz.

Turismo-Eredu Tradizionalaren Krisia

1973 eta 1985 bitartean, Espainiako turismoak krisi une bat igaro zuen. Turismo-kopuruak eta diru-sarrerak gora egin zuten, baina munduko erritmoan baino txikiagoan.

  • Espainiako turismo-eskaintzaren arazoak: Prezioak garestitu egin ziren inflazioaren eta soldatak igotzearen ondorioz, baina kalitatea ez zen handitu. Beraz, ez zen eskariaren eskakizun berrietara egokitu.
  • Turismo-jomuga lehiakide berriak agertu ziren (Afrika iparraldea, Balkanak, Karibe, Ozeania).

Turismo-Eredu Berrirantz Egindako Aldaketa

1985etik aurrera, diru-sarreren eta turisten gorako erritmoa berreskuratu zen. Arrazoiak: 1986an Europako Erkidegoan sartzea.

Turismo-eredu berriaren faktoreak:

  • Eskaintzaren kalitatea (azpiegiturak eta zerbitzuak hobetu).
  • Eskaintzaren dibertsifikazioa (baliabide naturalak eta kulturalak ustiatzen dira eta beste turismo-modalitate batzuk eskaintzen dira).
  • Gobernu zentralak eta gobernu autonomiko eta tokikoek turismoa sustatu zuten.
  • Ingurumen-iraunkortasuna edo turismo-garapenaren eta ingurumen-kontserbazioaren arteko oreka.

Turismoaren Ondorioak

Demografikoak

  • Kostako inguruetan, turismoaren eraginez gora egin zuen biztanleriak. Turismoaren eraginez gora egin zuen hirugarren sektorean eta eraikuntzan okupatutako biztanleriak.
  • Landa eta mendi inguru batzuetan eta gainbeheran dauden hiri historiko batzuetan, turismoak despopulatzea geldiarazi eta eskulangintza eta tradizioak berpiztu ditu.

Populatzean

  • Kostaldean, turismoak hiriko populatzea zabaldu eta konurbazioak sortzeari mesede egin zion. Eraikuntzaren dentsitate handia eta lurzoruaren espekulazioa eragin zituen.
  • Landa-espazio, mendi-espazio eta hiri-espazio batzuetan, turismoak eraikitako ondarea zaharberritzen lagundu zuen.

Ekonomikoak

  • Turismoak enpleguaren %12 baino gehiago sortu zuen. Enplegu zati handi bat urtarokoa da.
  • Beste jarduera ekonomiko batzuetan efektu biderkatzailea du; turismo-eskariak gora egitean suspertu egiten dira, hala nola: nekazaritza, industria, eraikuntza, garraio eta merkataritza.
  • Herrialdeari aberastasuna ematen dio.
  • Merkataritza-balantza konpentsatzen du, kanpoko zorpetzea geldituz.
  • Garraio-politikan eragina du. Irisgarritasun ona eman behar zaie turismo-guneei. Turismoa erabakigarria izan zen Mediterraneoko autobidea sortzeko.

Politiko, Kultural eta Soziologikoak

  • Turismoaren bidez, herrien arteko hurbilketa eta kulturen arteko harremanak sustatzen dira.
  • Turismoak tokiko gizartean eragina du.

Lurraldearen Antolamenduan

  • Kostako inguru turistikoetan, turismoak espazio hurbilak beharrizanen arabera antolatzen ditu. Honen ondorioak:
    • Aldaketak ingurunean eta paisaian.
    • Aldaketa ekonomikoak.
    • Gatazkak lurzoruaren eta baliabideen erabileraren ondorioz.
  • Landa-turismoko eta mendi-turismoko inguruetan, turismoak gatazkak eragin ditzake nekazaritza-jarduerekin edo jarduerak bertan behera uztea eragin dezake.
  • Hiri historikoetan, hirigune zaharrak turistaren zerbitzurako jardueretan espezializatu dira eta periferietan bigarren etxebizitzak edo hotelak sortu dira.

Ingurumenean

  • Turismoak ingurumen-ondorio garrantzitsuak izan ditu espazio askotan, sektorea tarte laburrean indarrez garatu zelako, espazio murriztuan, eta ingurumenaren aldeko ardura hedatuta ez zegoen unean.
  • Ondorioz, hotelen eta apartamentuen bloke handiak eraiki ziren hondartzan, balio handiko espazio naturaletan, kontrolik gabe.

Deskargatu

PDF Word HTML