Trantsizio Demokratikoa: Francoren Herritzatik Suarezen Garaira
Hausturarik gabeko Trantsizioa: Francoren heriotzatik Suarez boterera iritsi arte
1975ean, Franco jenerala hil zen, eta Joan Karlos I.a errege koroatu zuten. Sistema demokratikoa ezarri nahi zuela adierazi zuen. Azkenik, erregeak Arias Navarro kargua uztera behartu zuen. Gero, Adolfo Suarez etorri zen, erreforma asko egin zituen, eta sistema demokratikorako bidea ireki zuen. Lehenengoz, Erreforma Politikorako legea onartzea izan zen, eta, gero, preso politikoentzako amnistia, alderdi politikoak legeztatzea, eta, azkenik, hauteskundeetarako deia eman zuen.
Prozesua tentsio egoeran garatu zen:
- Krisi ekonomikoa larria zegoen.
- Atentatu terroristak gehitu ziren: ETA, GRAPO eta muturreko eskuindarren taldeenak.
- Komunismoa legeztatzearen eta atentatuen ondorioz, armadan haserrea handitu zen.
Lehenengo hauteskundeak eta konstituzioaren eraketa
1977ko hauteskundeak Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) alderdiak irabazi zituen, Suarez buru zela. Ez zuen gehiengo absolutua lortu, eta adostasunezko politika egiten saiatu zen, botere politiko guztiekin akordioak bilatuz:
- Parlamentuan ordezkaritza zutenek eta sindikatuek Moncloako Itunak sinatu zituzten, krisi ekonomikoari aurre egiteko.
- Espainiako zenbait eskualderi autonomia emateko sistema politiko bat jartzea adostu zuten.
- Konstituzio demokratikoa idatzi zen.
Barne Politika: Autonomien Estatutua
Diktadura amaitu zenean, sentimendu nazionalistak azaleratu ziren Katalunian, Euskadin eta Galizian. Suarez hasi zen aldarrikapen nazionalistak kontuan hartzen, hiru herrialdeak autonomia bezala onartu ziren. Konstituzioa onartu ondoren, estatutuak emateko prozesua hasi zen, Gorteetan onartu eta gero gauzatu egin zen.
Espainiak 17 autonomia erkidego ditu eta 2 hiri autonomo, bakoitzak bere autonomia estatutua eta gobernu erakundeak ditu.
Ekonomiaren modernizazioa eta ongizatearen estatua: Moncloako Itunak
Krisiari aurre egiteko lehenengo neurriak trantsizioan hartu ziren: politikoen artean gutun bat sinatu zuten: Moncloako Itunak. Sindikatuek soldata igoera txikiagoak eskatzea onartu zuten; trukean, estatuak gizarte zerbitzuetan gehiago inbertitzea eta sindikatuetan elkartzeko eskubideak aitortzea adostu zituen.