Totalitarismoak XX. mendean: Faxismoa eta Nazismoa

Historia11,08 KB

Totalitarismoak XX. mendean garaturiko erregimen politikoak dira. Estatuak botere guztiak alderdi bakar batean biltzen ditu eta ideologia bakarra onartzen da.

Totalitarismoaren sorrera Europan

Lehen Mundu Gerra (LMG) ondoren, Europako egoera politikoa eta ekonomikoa oso ezegonkorrak ziren. Tentsio sozial handiko garaia zen, eta krisi ekonomikoak jendea muturreko ideologietan kokatu zuen, bai ezkerrean, bai eskuinean. Politikoki erregimen demokratikoak ezarri ziren, baina gehienetan oso demokrazia ahulak ziren. Iraultza komunistaren beldurra oso handia zen, eta honek goi- eta erdi-mailako klaseak eskuin ideologietara eraman zituen.

Egoera honek erregimen diktatorialak ekarri zituen Europan: Espainia, Italia, Hungaria, Portugal, Alemania…

Europan totalitarismoa ematearen arrazoiak

  • LMG ondorengo bake itunen ondorioz Alemania eta Italia desengainatuta zeuden. Alemania Versaillesko Ituneko zigor gogorrak zirela medio, eta Italia lorturiko lurralde eremu txikiagatik.
  • Europako errialdeek AEBrekin zituzten kanpo zorrek gizarte gatazkak sortu zituzten.
  • 1929ko krisi ekonomikoa. AEBn gertatutako 1929ko Krack-ak Europan zuzenean eragin zuen, alde batetik estatu batuarrek dirua atera eta inbertsioak egiteari utzi ziotelako, eta Europa hornitzeari utzi ziotelako.
  • Arrazismoa: LMG aurretik bultzatutako nazionalismo eta arrazakeriaren ideiak indarra hartu zuten. Errua ondokoari (bere arrazagatik) botatzen zitzaion.
  • Iraultza komunistaren beldurra: Goi-klaseetako eta erdi-mailako herritarrek Errusian gertatu zena (nekazari eta proletargoak boterea hartu izana) Europan gertatzeko beldurra zuten.

Faxismoa Italian

Faxismoa Italian sortu zuen Benito Mussolinik 1921ean. Faxismoa ulertzeko, LMG-k utzitako egoera ulertu behar da:

  • Parisko Bakearekin desengainatua sentitu zen Italia, izan ere, aliatuek Austriako zenbait lurralde eskeini zizkioten LMGn haiekin aliantzan bazen. Baina LMG amaitu zenean Italiak espero zuena baino lurralde txikiagoa lortu zuen.
  • AEBrekin zuen kanpo zorrak izugarrizko inflazioa ekarri zuen. Jendeak prezioen garestitzea zela eta erosteko ahalmena galdu zuen, eta erdi-mailako jende askok zuen bizi maila galdu zuen.
  • Krisi ekonomikoak tentsio sozialak ekarri zituen: langile eta nekazariek fabrikak eta lurrak bereganatzen hasi ziren, eta goi-mailakoek proletargoaren iraultza komunista baten beldurra zuten, Errusian gertatu berri baitzen.
  • Herritarrak muturreko ideologietara jo zuten: ezkerreko jendea Alderdi Komunistara eta eskuineko jendea Mussoliniren Alderdi Faxistara (atorra beltzak).

Faxismoaren oinarriak

  • Demokraziaren eta komunismoaren aurka egotea.
  • Gizabanakoa estatuaren menpe egotea. Estatuak agintzen zuen bizitzaren arlo guztietan, buruzagi ahalguztidun eta perfektu baten gidaritzapean (ducea). Gizabanakoen askatasunak ezabatzen ziren.
  • Alderdi politiko bakarra onartzea (Alderdi Faxista), ducearen inguruan hierarkizatua. Ez zegoen hauteskunde askerik.
  • Indarkeria gorestea. Helburua ez zen arerioa konbentzitzea, baizik eta ezabatzea, indarkeria fisikoaren nahiz psikikoaren bidez. Ezberdin pentsatzen zuen edonor gogor zapaldua.
  • Masa-hedabideen monopolioa (irratia) eta propaganda erabiltzea, iritzi publikoa kontrolpean izateko. Herritarren kontrolerako mitin, desfile eta sinboloak erabiltzen ziren Italian. Hezkuntza kontrolpean izaten zen: haurrak zein gazteak erakunde faxistetan sarrarazten zituzten.
  • Ekonomia estatuaren kontrolpean jartzea, herrialdearen ekonomia autosufizientea eta subiranoa izateko (autarkia).
  • Balio nazionalak goraipatzea, eta herrien arteko desberdintasunak aldarrikatzea.
  • Gerra eta militarismoa goratzea. Horrek nazionalismo oldarkorra eta espantsionista ekarri zuen. Italiarentzat inperio kolonial bat sortu behar zela esaten zuen.

Nola heldu zen Mussolini boterera?

Alderdi faxista edo Fasci Italiani di Combatimiento bi aldiz aurkeztu zen hauteskundeetara (1919 eta 1921 urteetan), baina nahiko boto gutxi lortu zituen.

Mussolinik, boterea legez lortzea ezinezkoa zela ikusirik, Italiako Ator Beltzak Erroman elkartzeko deia egin zuen eta Erromako Ibilaldia bezala ezagutzen den gertaera burutu zuten.

Erromako Ibilaldiak 1922ko urriaren 27-28an egin ziren. Helburua Viktor Manuel III.a erregeak Mussoliniri urte baterako Italiako gobernua ematea zen, eta erregeak Mussoliniren proposamena onartu zuen.

1924an hauteskundeak deitu zituen eta gehiengo absolutua lortu zuen. 1925ean diktadura ezarri zuen: arerioak hil, alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu, zentsura ezarri eta pertsonen askatasunak ezabatu zituen. Guzti hau aurrera eramateko OVRA izeneko polizia politikoa sortu zuen.

Ekonomia alorrean ekoizpena handitzeko autarkia bultzatu zuen.

Kanpo politikan espantsionismoa bultzatu zuen, Etiopia eta Albania okupatuz eta Espainiako Gerra Zibilean Franco lagunduz.

Nazismoa Alemanian

Faxismoarekin batera, nazismoa da munduko ideologia totalitario garrantzitsuena, nahiz eta ez diren bakarrak (stalinismoa, frankismoa, salazarismoa...).

Bi mugimendu hauek antzeko ideiak dituzte, baina baita desberdintasunak ere. Nazismoak bereziki zentratuko da arraza arioaren odol garbitasunean, gainontzeko giza talde guztiak beraien azpitik daudela pentsatzen dute. Arrazakerian, batez ere antisemitismoan.

Adolf Hitler da nazismoaren lider nagusia, faxismoaren liderra bezala.

Nazismoa bultzatuko duten faktoreak

  • Versaillesko Itunak sorturiko umilazioa.
  • Weimar errepublika ahula eta Kaiser Gilen II.aren abdikazioa.
  • 1929ko krisia (langabeziaren igoera).
  • Nazionalismoaren eta espantsionismoaren ideiak zabaltzea.

Nola heldu zen Hitler boterera?

1932ko hauteskundeetan ez zen gehiengo absoluturik lortu eta Alemanian ezegonkortasuna oso handia zen. Honen aurrean, Hindenburg presidenteak 1933ko urtarrilean Hitler kantziler izendatu eta gobernu berria eratzeko eskatu zion.

Hasieran, alderdi guztietako kideekin osatuko du gobernua (Mussolini bezala), izatez naziek gutxiengo bat ziren, eta honek konfiantza ematen zuen. Baina iruzurra zen: polizia bere menpe jarriko du eta indar parapolizialek berehala eliminatuko dituzte oposizioko kideak.

Otsailaren 1ean Hitlerrek Reichstag (parlamentua) desegin eta martxorako hauteskundeak deituko ditu. "Kasualitatez", otsailaren 27an Reichstag erreko da eta komunistei leporatuko zaie ekintza (baina gezurra dela esaten da naziek aitzakia bat behar zutela ezkerra boteretik kentzeko). Honek ondorio gogorrak izango ditu ezkerreko alderditan, 4000 pertsona atxilotu baitzituzten.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB)

1- Zer egin zuten sobietarrek boterera heldu zirenean?

Errusiako iraultzak eta Gerra Zibilak heriotza eta kalte material ugari eragin zituzten. Honeri aurre egiteko, NEP (Politika Ekonomiko Berria) jarri zen martxan 1921ean.

  • Askatasun osoz landatzea eta saltzea baimendu zitzaien nekazariei.
  • Barne-merkataritza askea baimendu zen.
  • Industria-enpresa txikien eta ertainen jabetza pribatua onartu zen.

2- Nola antolatzen zen politikoki?

1924an konstituzioa onartu zuten:

  • Errepublikek autonomia zuten barne-politikan (hezkuntza, hizkuntza, ohiturak, osasuna…).
  • Botere legegilea Sobiet Gorenaren esku geratu zen, eta honek estatuburua eta Komisarioen Kontseilua izendatu zituen.

Kanpo-harremanak normalizatu eta nazioartean onartua izan zen.

Internazionalismoa: III. Internazionala (Komintern - Internazional Komunista)

3- Stalinen gorakada

  • 1922: Stalin alderdi komunistako lider. Lenin gaixorik zegoen eta alderdi komunistaren lidergoa Stalinek lortu zuen Kamenev eta Zinovievekin aliantzan. Trotsky baztertu zuten. Lenin Trotskyren alde zegoen.
  • 1924: Leninen heriotza. Liskarrak piztu ziren SESB gobernatzeko moduari buruz, pentsamendu oso ezberdinak baitzituzten.
  • 1929: Stalin botere absolutuan. Diktadura totalitarioa ezarri zuen.
  • 1933: Stalinen purga hasiera. Alderdikide, anarkista, sozialista eta oposiziokideekiko jazarpen eta errepresio gogorra. 400.000 pertsona kanporatuak izan ziren.
  • 1939: II. Mundu Gerra hasi. Alemaniak Errusiarekin zuen ituna hautsi eta Polonia inbaditzen duenean.
  • 1941: Alemania Errusia inbaditzen du. Bizargorri operazioa. Errusia hasieran ezustean hartu zuten eta baja eta lurralde asko galdu zituen. Neguan errusiarrek alemaniarrak kanporatu zituzten.
  • 1953: Stalinen heriotza.

4- Diktadura totalitarioa

  • Nortasunaren gurtza: Stalinen irudia goratzea (propaganda) eta etsaien ezaugarri onak ezabatzea.
  • Alderdi komunistaren boterea sendotzea: sobietak batzar aske eta herrikoiak izateari utzi zioten, alderdiaren menpe geratu ziren.
  • Izua-ren politika: polizia politikoa (NKVD), purgarik handiena 1933-1939. Alderdiko antzinako lider ugari epaitu eta kondenatu zituzten. Milaka pertsona Siberiako gulag-etara (kontzentrazio-esparruetara) bidali zituzten.
  • Kulturaren kontrola: artea propaganda egiteko erabili zen: iraultza, buruzagiak eta iraultzaren oinarriak (nekazari eta proletargoa) goraipatu.

5- Ekonomia planifikatua: GOSPLANA (1927)

Estatuak ekonomia planifikatu behar zuen.

  • Gosplana sortu: plan ekonomikoak diseinatzeko eta prestatzeko erakundea.
    • Helburu ekonomikoak eta hauek nola lortu zehazten ziren.
    • Bost urteko planak.
    • Industria eta armada alorretan autarkia.
  • Jarduera ekonomiko guztiak (nekazaritza, industria, merkataritza…) estatuaren kontrolpean egon ziren.
  • Jabetza pribatua ezabatu egin zen.

6- Nekazaritza kolektibizazioa

Bost urteko lehen planak lurraren kolektibizazioa ekarri zuen:

  • Kulak edo lur-jabe handiei lurrak kendu eta guztien jabetza bihurtu zituzten. Jabetza pribaturik ez. Protesta egin zuten eta errepresio bortitza eta izua izan zen.
  • Bost urteko planean ezarritako ekoizpen kopuruak ez ziren betetzen: gosea eta miseria izan ziren ondorioak.

Bi motatako ustiategi kolektiboak (makineria eta teknika aurreratuak erabiliz):

  • Koljosak: kooperatibak, landetxe kolektibo handiak.
  • Sovjosak: estatuaren menpeko landetxeak, soldatapeko langileekin.

7- Industriaren garapena

Industria astuna eta energia ekoizpenak lehentasuna izan zuten (ikatza, petrolioa eta argindarra).

Produktibitatea bultzatzeko:

  • Langileei jai egunetan lanera joatea eta ahalik eta produktiboen izatea eskatu zitzaien.
  • Honetarako propaganda erabili zen.

Hasieran oso emaitza onak izan ziren, SESB potentzia industrial handia bihurtu zen. Baina desoreka ekonomikoak ere eman ziren:

  • Ekipamendu-ondasunen (makineria, armamentu…) gainprodukzioa.
  • Kontsumo-ondasunen (arropa, oinetakoak, etxeko tresnak…) produkzio txikiegia.
  • Ondorioz, biztanleriak oinarrizko produktuen eskasia pairatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML