Tomas Akinokoa eta Agustin Hiponakoa: Fedea eta Arrazoia

Filosofia eta etika11,18 KB

1. Ezagutza: Arrazoia eta Fedea Tomas Akinokoarengan

Tomasen ustez, Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira beren eduki, metodo eta irizpideetan. Edukiei dagokienez, esan daiteke mundu naturaleko objektuak direla arrazoiaren edukiak; fedearenak, ordea, mundu naturalaz gaindiko objektuak (naturaz gaindikoak). Metodoari dagokionez, arrazoia abstrakzioaz baliatzen da, eta fedea, errebelazioaz.

Hala ere, zenbait eduki arrazoiaren eta fedearen bidez ezagut daitezke. Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik, eta kontraesana sortzen denean, kontraesan hori itxurazkoa da soilik; orduan, arrazoia berrikusi behar da, fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten. Arrazoiaren eta fedearen arteko bereizketa egin ondoren, bien arteko harmonia bilatzen saiatzen da.

Filosofiaren eta teologiaren objektuak bat datozenean, hau da, gai berberaz aritzen direnean, harmonia egon behar du filosofiak asmatzen duenaren eta teologiak baieztatzen duenaren artean. Jainko bera delako gizaki arrazoiduna sortu duena eta errebelazioaren iturria dena; horregatik, ezin da kontraesanik egon Jainkoak errebelatzen duenaren eta gizakiak Jainkoak emandako arrazoiaren bidez ezagutzen duenaren artean. Tomas Akinokoak bereizketa egiten du arrazoiaren eta fedearen artean, eta harmoniak ahalbidetzen du bien arteko osagarritasuna.

Arrazoiaren independentzia

Agustinentzat arrazoiak bere kabuz bakarrik ezin du egia lortu, eta horregatik arrazoiak fedearen argitzapena behar du egia eskuratzeko. Tomasek, ordea, uste du arrazoiak bere kabuz egia lor dezakeela.

2. Ezagutza: Arrazoimena eta fedea Agustinen eta Tomasen idatzietan

Tomasen ustez, Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira beren eduki, metodo eta irizpideetan. Edukiei dagokienez, esan daiteke mundu naturaleko objektuak direla arrazoiaren edukiak; fedearenak, ordea, mundu naturalaz gaindiko objektuak. Metodoari dagokionez, arrazoia abstrakzioaz baliatzen da, eta fedea, errebelazioaz. Hala ere, zenbait eduki arrazoiaren eta fedearen bidez ezagut daitezke.

Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik, eta kontraesana sortzen denean, kontraesan hori itxurazkoa da soilik, eta arrazoia berrikusi behar da, fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten. Arrazoiaren eta fedearen arteko bereizketa egin ondoren, bien arteko harmonia bilatzen saiatzen da. Filosofiaren eta teologiaren objektuak bat datozenean, harmonia egon behar du filosofiak asmatzen duenaren eta teologiak baieztatzen duenaren artean.

Jainko bera delako gizaki arrazoiduna sortu duena eta errebelazioaren iturria dena, eta horregatik ezin da kontraesanik egon Jainkoak errebelatzen duenaren eta gizakiak Jainkoak emandako arrazoiaren bidez ezagutzen duenaren artean. Tomas Akinokoak bereizketa egiten du arrazoiaren eta fedearen artean, eta harmoniak ahalbidetzen du bien arteko osagarritasuna.

Agustinentzat arrazoiak bere kabuz bakarrik ezin du egia lortu, eta horregatik arrazoiak fedearen argitzapena behar du egia eskuratzeko. Tomasek, ordea, uste du arrazoiak bere kabuz egia lor dezakeela. XIII. mende aurreko pentsalarien ustez (Agustin barne), arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko, eta fedearen argitzapena behar zuen horretarako. Aldiz, Tomas Akinokoak uste du arrazoiak bere kabuz lor dezakeela egia.

3. Askatasuna eta gaitzaren arazoa

A. Askatasuna

Manikeoen aurka hauxe esango du: gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan (gaitzaren printzipioan), gizakiaren askatasunean baizik. Pelagianoen aurka, onaren sorrera ez dago giza askatasunean soilik; gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du.

Hiponako filosofoaren pentsamenduaren abiapuntua gizadi eroria da, baina Kristok berrerosia. Gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako hain zuzen. Borondatearen (nahimenaren) autodeterminazioa erabili ahal duelako da gizakia. Dena dela, zer aukera dezake, edo zer aukeratu behar du? Gizakiak, Jainkoak sortua denez, Harenganako joera izan behar du. Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du. Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.

B. Gaitzaren sorrera

Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen. Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak eta gaitz moralak. San Agustinentzat, ustelgarritasuna ez da gaitz bat bere baitan; gauza ustelkorrak onak dira (Jainkoak sortu duen oro ona da). Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da.

Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren (liberum arbitrium) erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Ongi gorena maitatu. Ongi gorenak, Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean, zuzen jokatzen du; Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du.

C. Jainkoaren nahia edo borondatea

  • Errebelazioaren bidez, batez ere profeten bidez. Profetei adierazitako Jainkoaren nahia Liburu Sakratuetan gorde da; hau da, Biblian.
  • Pertsona bakoitzari bere kontzientzian azaltzen dio zer den bide zuzena eta zer galbidea.

Sokratesen moralarekiko desberdintasuna da gaitz morala ez dela ezjakintasunaren ondorioa. Agustin Hiponakoaren esanetan, aldiz, ontasuna edo txartasuna borondatearen (nahimenaren) pean daude; borondate kaltetua, alegia, bere nahia gauzatzeko gai ez dena.

4. Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

Hiponako pentsalariak Jainkoaren Hiria idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen, hots, Eliza kristaua babesteko, erromatar askok Inperioaren gainbehera leporatzen baitzioten Elizari. Idazlan honetan, Erdi Aroko ideietan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bikaina lantzen da. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa aurkezten da.

Agustinen historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria. Munduko gizakiak bi taldetan banatuak ikusten ditu Agustinek:

  1. Alde batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak (lurreko hiritarrak).
  2. Bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, nork bere buruaren mespretxuraino maite dutenak (zeruko hiritarrak).

Lehenengoek Jainkoari uko egiten diote; bigarrenek, nork bere autonomiari uko eginez, Jainkoa aukeratzen dute. Jainkoaren eta lurreko hiritarrak nahasirik daude historian zehar. Gero, azken epaiketan, banandu egingo dira; batzuk sarituak eta besteak zigortuak.

5. Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi

Esan daiteke Agustinen baitan fedearen eta arrazoiaren arteko bat-egite bat dagoela. Egia ezagutzea nahitaezkoa du gizakiak, arimak behar duen lasaitasun eta atseden osoa lortzeko. Egiaren edukitzea edo jabetza, zientziaren objektua izan aurretik, jakinduriaren objektua da, jakinduria izateak gizakia zoriontsu bihurtzen baitu.

Egiaren bilaketa zoriontsu izateko bide espiritual bat da. Egiaren agustindar bilaketa ez da kontenplaziozkoa bakarrik, «aktiboa» da batez ere. Ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Ezagutzaren teoria ziurtasun-noziora bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Ziurtasun absolutua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar duelako. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute.

Kristautasunaren hasieratik, beti azpimarratu izan da kristauak saiatu egin behar duela sinesten duena ulertzen: Sinesten dut ulertzeko; ulertzen dut sinesteko (credo ut intelligam, intelligo ut credam). Agustin Hiponakoaren helburua biek kristau-egia argitzea da. Arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira:

  • Hasiera batean, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen.
  • Ondoren, fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du.
  • Arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen laguntzen du.

6. Bost ibilbideak (Tomas Akinokoa)

Tomas Akinokoak bost ibilbide adierazten ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko:

  • Mugimenduarena: Munduan dagoen mugimenduaren esperientzia du abiapuntu; mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, eta infinitura ezin daitekeenez jo, Lehen Motor bat onartu behar da.
  • Kausa arazlea: Kausa oro bere aldetik kausatua da; infinituraino jo ezin dugunez, azken Kausa bat existitu behar da. Azken kausa horri Jainkoa deitzen diogu.
  • Kontingentziagatik: Izaki oro garai batean izaki eza izan zen; ezer ez da beharrezkoa berez. Izaki kontingentea bakarrik balego, orain ez litzateke ezer existituko.
  • Perfekzioen mailetatik: Izakien perfektutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du.
  • Kosmoaren ordenatik: Bosgarren froga teleologikoa da. Unibertsoan ordena dago, eta kosmosa bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga baterantz doa.

7. Agustin Hiponakoarentzat zer den gaitza

Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen. Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu gaitz fisikoak (lurrikarak, ekaitzak, gaixotasunak...) eta gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua, gerrateak...).

San Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun-ikuspegitik ikusten du. Ustelgarritasuna ez da gaitz bat bere baitan: gauza ustelkorrak onak dira (Jainkoak sortu duen oro ona da). Gauzak ustelkorrak dira, zeren halakoak izango ez balira, Jainkoa izango bailirateke. Beraz, existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki onak.

Jainkoa izaki betea da, ongi absolutu eta aldaezina. Sorkariak, ordea, izatea duten neurrian dira onak. Horrela, izatearen proportzioan doa ongia; beraz, gaitza ezin har dezakegu ongiaren kontrakotzat. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da. Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa.

8. Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

Bihotza aseko zuen egia aurkitzea da helburua, horrela baino ezin baita zoriontasuna lortu. Agustin eudemonista zen. Eudemonismo hori ez da suntsi daitezkeen ondasunetan edo grinak asetzean oinarritzen, ezta plazer moderatuetan ere. Horiek guztiak zoriontasun galkorrak baitira. Benetako zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza.

Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria (Absolutua) da. Goi Neurri hori Jainkoa baino ezin daiteke izan. Jainko hori ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Jakintsuaz gainera, inor ez da zoriontsua, zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen. Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan. Agustinek ez du eszeptikoen jarrera onartzen.

Deskargatu

PDF Word HTML