Sozietate motak
Enpresa berri sozietate mugatua:
Enpresa berrientzako da erraza, tramiteak telematikoak dira, 48 ordutan.
Ezaugarriak:
- Bazkide 1 gutxienez, gehienez 5.
- Erantzukizuna mugatua.
- Gutxieneko kapitala 3.000 euro, osorik ordainduta eta harpidetuta (bazkideek diru hori jarri behar dute gutxienez).
- Gehienezko kapitala 120.000 euro eta kapitala partaidetzan banatuta.
- Sozietate gaineko zerga (S.Z) zergapetzen ditu.
Sozietate anonimoak:
Kapitala da elementu bakarra garrantzitsua, enpresa handientzat egokiena.
Ezaugarriak:
- Bazkideak 1 edo gehiago, pertsona bakarra bada bazkide, pertsona bakarreko S.A.
- Erantzukizuna mugatua.
- Gutxieneko kapitala 60.000 euro (bazkideek jarri behar duten gutxienekoa), osorik harpidetuta eta %25 ordainduta.
- Kapitala akzioetan banatzen da eta transmisioa askea da.
- Sozietate gaineko zerga ordaintzen dute.
Eratzea:
Eskritura publikoen bidez sortzen dira, bi hilabeteko epea dute merkataritza erregistroan izena emateko.
Sozietatearen organoak:
- Batzar orokorra: Erabakiak hartzeko eta eztabaidatzeko organoa da.
- Administratzaileak: Bi mota daude, bakarrak edo administrazio kontseilua (talde), enpresaren administrazioaz arduratzen dira.
Sozietate mugatuaren bazkideak:
- Mozkinak jasotzeko eskubidea dute.
- Ondarearen likidazio bat egonez gero, partaidetzak lehenespena dute erosteko.
Sozietate anonimoaren akziodunak:
- Mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea dute.
- Ondarearen banaketan parte hartzeko eskubidea dute, likidatzen bada.
- Enpresak akzio berriak ateratzen dituenean, lehentasuna dute erosteko.
- Batzarretara joateko eta bozkatzeko eskubidea dute.
- Batzarrean aztertutako gaien inguruko informazioa jasotzeko eskubidea dute.
Akzioak:
Sozietate anonimoaren kapitala zati berdinetan banatuta dago, horri akzioak deitzen diogu. Akzioak tituluetan, dokumentu fisikoetan edo kontabilitate kontu idatzietan egon daitezke. Akzioak burtsan kotizatzen dute.
Ezaugarriak:
Sozietate anonimo baten kapitalaren zati berdinak dira.