Sozializazioa, Etnozentrismoa eta Gizakiaren Teoriak
Sozializazioa
Gizakia ez da gizartean bizitzeko prest jaiotzen. Gizartean bizitzen ikasi egin behar da. Haurtzaroan, ikasketa prozesu horren bidez, gizarte bateko kide egiten gara. Sozializazioa da, beraz, gizarte bateko elementuak barneratu eta gizarte horretan bizitzen ikasteko prozesua. Sozializazioaren bidez, gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, norberaren identitatea garatu eta pertsona bihurtzen da.
Sozializazio Mailak
1. Mailako Sozializazioa
Haurtzaroan gertatzen da, batez ere familian jasotzen den jakintzarekin. Gaur egungo gizartean, komunikabideek eta lehen hezkuntzak ere eragin nabarmena dute. Alderdi emozionalak ere eragina du.
2. Mailako Sozializazioa
(20 urte). Mundu instituzionalak barneratzen dira. Bigarren mailako sozializazioan beste eragile batzuek eragiten dute (lan erakundeak, erakunde politikoak). Eragile horiek gizabanakoak berak hautatutakoak izaten dira askotan. Hazkuntza prozesu horietan krisiak gertatzen dira, gehienbat lehen mailako sozializazioaren bukaeran. Pertsonak gurasoen mundua bakarra ez dela ikusten du, bizitzari buruzko hainbat ikuspegi daudela ulertzen du.
Birsozializazioa
Pertsonak sozializatu zen gizarteaz ez den beste gizarte batean bizi behar duenean, beste gizarte horren kultura barneratu beharra dauka. Hau da, emigranteena da kasu ohikoena. Beste herrialde batera joan beharra dute beraien arrazoiengatik eta beste kultura berri batekin erlazionatzen dira.
Etnozentrismoa eta Kultur Erlatibismoa
Etnozentrismoa: Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea edo epaitzea da. Etnozentristek norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak. Taldekideek besteak baino hobeak direla uste izaten dute, eta bi jarrera hauetakoren bat hartzen dute desberdinak direla: paternalismoa eta inposaketa.
Kultur Erlatibismoa: Kultura bakoitza kultura horretako balioak oinarri hartuta aztertu edo epaitu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera. Toleranteak izan beharra daukagu kultur adierazpen guztiekiko. Kultura bakoitza bere baitan itxia geratzea bultzatzen dute.
Kulturartekotasuna
Beste kulturekiko errespetua du eta kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu. Helburuak: gizartea eta mundua pluralak direla onartzea, kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
Teoria Dualista
Gizakia funtsean desberdinak diren bi errealitatez osaturik dagoela diote. Materiala ez den beste printzipio hori litzateke gorputzari bizia ematen diona. Platonen dualismoa izan da, platonek gorputza eta arima bat eginik daudela gizakiarengan zion. Gorputza materiala eta hilkorra da, arima kontrakoa. Rene Descartes filosofoak dio dualismo cartesiarren arabera gizakia bi substantzia desberdinez osatuta dagoela: substantzia hedatua eta substantzia pentsatzailea.
Hobbes eta Rousseau
Hobbes: Gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra zuen. Esaten zuen gizakia beste gizakiei kalte egiteko prest dagoela beti.
Rousseau: Oso bestelako ikuspegia proposatu zuen. Bere ustez gizakia bakartia eta ona da, orduan ez du gizartearen beharrik ondo bizitzeko. Baina jabetza pribatuak kolokan jartzen dute pertsonek bakez bizitzeko aukera.