Sokrates: bizitza, metodoa eta filosofia
Sokrates
Sokrates (Atenas, Grezia; K.a. 470 - K.a. 399) Grezia Klasikoaren filosofoa izan zen. Familia noblekoa zen eta Platonen irakaslea izan zen. Familia noblekoa izan arren, bizitza xumea eraman zuen. Aipatzekoa da oso itsusia zela eta bere buruaz aipamenak egiten zituela, berdin ematen zion.
Arazoa
Sokratesek ez zuen ezer bere eskuz idatzi, beraz, gutxi ezagutzen da bere benetako bizitzari buruz. Bere bizitza eta ideiei buruzko idatzirik aberatsena (eta agian zehatzena) Platonek idatzitakoa izan zen. Baina ezin da jakin zein neurritan eraldatu zuen Platonek Sokratesen benetako irudia. Hortaz, oso zaila da bereiztea non amaitzen den "Sokrates historikoa" eta non hasten den "Sokrates platonikoa".
Helburua
Sofistekin nolabaiteko jarraikortasuna egon zen (nahiz eta Sokrates ez zen haien aldekoa), gizakian kokatzen zelako interes nagusia eta naturaren hausnarketa baztertzen zelako. Gizartea da erdigunea. Horrez gain, Sokratesek proposatutako metodo filosofikoa sofisten eraginpean egon zen: arrazoi kritikoa (baina helburu desberdinarekin).
Maieutika
Maieutika hitza grekerazko maieutikos-etik dator, "erditzea" esan nahi duena, "técnica de asistir en los partos". Sokratesek asmatutako metodoa da. Egia gure barnean dago eta guk kanpora atera dezakegu, baina hori lortzeko laguntza behar dugu. Berak proposatutako metodoa elkarrizketa zen. Horren bidez ez zuen erantzuna ematen, laguntza prestatzen zuen erantzuna lortzeko (sofistek, aldiz, erantzuna zutela aldarrikatzen zuten). Platonek metodo hau bereganatu zuen eta bere idazlanetan ikus daiteke maieutikaren eragina. Esaterako, Errepublika elkarrizketa bat da, non Sokrates agertzen den beste pertsona batzuekin hitz egiten.
Hitzak zentzu sinbolikoa zuen. Matronak, erditzean laguntzeaz gain, jaioberriari froga fisiologikoa egiten zion (bizitza osasuntsua izango zutela konprobatzeko). Hori gainditzen ez zutenak akabatzen zituzten. Hots, matronak (irakaslea) jaioberriei (ikasleak) frogak jartzen dizkie.
Hori lortzeko, ezjakintasuna oinarrizko pausua da (hau onartu behar da). Sokratesek beti onartzen zuen bere ikasleek esaten zutena, nahiz eta ados ez egon. Bera ezjakinarena egiten zuen eta ironia erabiltzen zuen eztabaidatzeko. Ikasleak bere iritzia esaten zuen eta Sokratesek galdera gehiago egiten zizkion. Ikasleak frogan jartzen zituen. Horrela, gure barruan ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar zuen filosofoak ("La vida que la crítica no ha puesto a prueba no merece vivirse").
Ezjakintasuna
Lagun batek Delfoseko Orakuluari galdetu zion nor zen Greziako gizon jakintsuena, eta orakuluak esan zuen Sokrates zela. Sokrates hasieran ez zegoen ados horrekin eta jakintsuena bilatu zuen pertsonai nabarmenen artean. Horrela konturatu zen orakuluak egia esan zuela. Sokrates gizon jakintsuena zen, bere ezjakintasuna onartzen zuelako. Gainerakoak jakintsuak direla esaten zuten, baina ez zuten onartzen beren ezjakintasuna. "Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik" (solo sé que no sé nada).
Antierlatibismo moralа
Egia absolutua existitzen da eta pertsona guztiok ulertu dezakegu (beti ondo edo beti gaizki dagoen gauza, eta ezin dena eztabaidatu). Maieutikaren bidez egia lortzen laguntzen digu, eta "bidaia" horren helburua definizio unibertsala lortzea da. Hala ere, Sokratesek ez zuen inoiz onartu hori lortu zuenik. Sokratesen ustez, edozein pertsonak ulertu dezake egia absolutua, ondo zuzenduta badago. Horregatik, oso garrantzitsua da hizkuntza. Berak elkarrizketa proposatzen zuen eta, horrela, eztabaidatu aurretik horri buruzko definizio zehatzak ematen zituen. Hau sofisten erlatibismoaren kontra doa, hauek esaten baitzuten ez zegoela ideia unibertsalik eta kontzeptuak aldakorrak zirela.
Intelektualismo etikoa
Moralaren eta ezagutzaren arteko lotura. Ikasi dezaket ona izaten, inor ez baita maltzur jokatzen nahita. Etika ez da bakarrik ondo portatzea, ondo portatzeko bidea da, eta hori eginez gero, zoriontasuna lortzen da. Ongiaren definizio unibertsala jakin ondoren, ongia egingo duzu halabeharrez beti. Beraz, gaizki jokatzen badut, benetako egia ez dakit eta ezjakina naiz. Etika ikasi eta irakats daiteke.
Heriotza
Sokrates "librepentsatzailea" zela esan daiteke, benetan pentsatzen zuena esaten zuelako, nahiz eta besteek ados ez egon. Peloponesoko Gerran (Atenas eta Espartaren artekoa), gatazkaren aurka jarri zen. Horregatik, epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten, bi akusazio pean: atzerriko jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea. Sokrates noblea zenez, bere buruarekin akabatzeko eskubidea zuen. Bere ikasleak gonbidatu zituen etxera afaltzera eta, amaitzean, cicuta (landare pozoitsua) hartu zuen.
Ondorioak
Sokratesen eragina ondorengo mendeetan mendebaldeko Europan oso nabaria da. Zientziaren garapenerako oso garrantzitsuak izan ziren Sokratesek eragin zituen bi ezaugarriak:
- Ezagutza induktiboa: maieutika. Galderen bidez benetako ezagutza lor daiteke.
- Definizio unibertsala: egia absolutua existitzen da. Definizio unibertsal baten aurkikuntza izan da mendeetan zehar zientziaren helburu nagusia.