Sofistak: Ideiak eta Eragina

Filosofia eta etika2,69 KB

K.a. V. mendean elkartu ziren pentsalariak adituak eta esperimentatuak ziren. Ez zuten inolako eskolarik eratu, ez filosofia edo doktrina bateraturik mantendu.

Hala ere, garaiko oso fenomeno sozial garrantzitsua izan zen, eta elementu komun batzuk aurki daitezke haiengan:

  • Gehienak kanpotik etorritakoak ziren, eta ideia askotarikoak eta berritzaileak ekarri zituzten.
  • Haien eragina oso handia izan zen, gazteengan bereziki.
  • Ezin zuten hiriko politikan parte hartu, ez baitziren atenastarrak.
  • Kultura jasoko eta itzal handikoak ziren, erretorika eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten gazte aberatsei.
  • Polisaren arazo praktikoez kezkatzen ziren, eta helburu nagusia ikasleak ahalik eta hobekien prestatzea zuten, bai agoran (plazan) besteak konbentzitzeko, eta baita tribunaletan irabazle irteteko ere.

Filosofiaren Ardatzak

Natura (Physis)

Sofisten iritziz, Natura edo Physisa gizakiaren borondatetik kanpokoa da: gertatu beharrekoa gertatzen da, eta gizakiak honetan ezer egiterik ez duenez, Naturak ez du ikerketagai izan behar.

Gizakia eta Errealitatea

Gizarte eta kultura bakoitzak bere portaera-ereduak dituenez, gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez. Sofistek zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Zentzumenetik datorkigun informazioa aldatzen da pertsonaz pertsona, banakakoa, norberarena baita. Horiek horrela, norberaren esperientzia da garrantzitsuena.

Erlatibismoa eta Konbentzionaltasuna

Erlatibistak ziren; ez zuten absolututan sinesten. Haien ustez, dena erlatiboa eta konbentzionala da; nomos, akordioa da dena. Denboraren poderioz, hainbat era edo bide erabiliz (hezkuntza, tradizioak, ohiturak...), adostasunak lortu dira. Beraz, gauzak ez dira berez onak edo txarrak, politak edo itsusiak, egia edo gezurra; dena bere balio praktikoaren araberakoa da.

Agnostizismoa eta Ateismoa

Sofisten arabera, doktrina erlijiosoak enpirikoki frogatzeko ezintasuna aldarrikatu eta doktrina horien erabilera politikoa kritikatzen dute.

Eszeptizismo Epistemologikoa

Sofista batzuk eszeptikoak ziren; hau da, errealitatearen objektibotasunean sinetsi arren, gizakiak errealitate hori ezagutu ahal izateko ahalmena duenik ukatzen zuten. Sofistek zentzumenen bidezko norberaren esperientzia aldarrikatzen dute. Bestalde, norberaren esperientziaren baliotasunak ezagutza absolutuaren ukapenak erlatibismo eta eszeptizismo epistemologikoa dakartza.

Sofista Nabarmenak: Protagoras

Protagoras: baliozko judizio etikoei, estetikoei eta politikoei dagokionez, neurria gizakia bera (edo komunitate jakin bat) da, hau da, norberak.

Deskargatu

PDF Word HTML