Sobietar Batasuneko eta Txinako Plan Ekonomikoak: Historia eta Garapena
Sobietar Batasuneko plan ekonomikoak
Gosplan erakundea Sobietar Batasunak bere ekonomia suspertzeko sortutako plan ekonomikoaren ardura zuen. Bere helburu ekonomikoak finkatzea izan zen.
1. Plana (1928-1933)
Industria:
- Sektorearen nazionalizazio berria.
- Herrialdearen iparraldean industria ekialderantz eramateko joera.
- Burdingintzari eta elektrizitateari emandako lehentasuna.
- Sektore batzuetan igoera handia (burdina, elektrizitatea).
Nekazaritza:
- Baserritarren lurrak koperatibetan bildu nahi zituen; horrela, estatuak, uztaren zati baten truke, hauek tresnak zituen.
- Sovjoz garatu zen, jornalariak nekazaritza produktuak lantzen zituztelarik, eta horien jabea estatua zen.
- Emaitzen arabera, nekazaritza sektorea industria baino urriagoa izan zen. Klimak eragina izan zuen, produktuak kaltetuz.
2. Plana (1933-1937)
Helburu nagusiak:
- Industria arina piztu nahi.
- Biztanleriaren erosteko ahalmena piztu.
- Profesional eta teknikarien prestakuntza bultzatzeko irakaskuntza teknikoa garatu.
3. Plana (1938-1941 eta 2. Mundu Gerra)
1938an hasi eta Bigarren Mundu Gerran gelditu zen. Sobietar Batasunak baldintza egokiagoak zituen fascismoaren aurre egiteko. Munduko potentzia handienetakoa zen: urrea, petrolioa eta elektrizitatea ekoizle handia.
Plangintza hori armamentu-industriara bideratu zen.
4. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo plana
Sobietar Batasuna potentzia gorakorra zen, baina arazo ugari izan zituen. Herrialdearen ekonomiarentzat ondorio txarrak izan zituen: pertsona ugari hil ziren, eta etxebizitzak eta garraioak suntsituta geratu ziren.
Dena oso azkar berreraiki zen eta ekoizpen-maila ona lortu zuen berriz ere, batez ere industria-gintzan eta meatzaritzan. Nekazaritza sektorean, berriz, emaitza gutxi lortu ziren, erreforma handiak egin arren.
Txinako Herri Errepublikaren ekonomia
1. Ekonomia-berrikuntza
Gerra Zibilean Kuomintang gainditu ondoren, Mao Zedong-en komunistek Txina errepublika gisa aldarrikatu zuten. Ekonomia eta gizarte ildoetan kontzeptu maoista ezarri zen, horrela aro berri baten hasiera markatuz.
Ekonomia-atzerapen maila:
- Mendebaldean eta Japonian bezala, industrializazioa ez zen hasi.
- Gerraren ondorioz, azpiegiturak suntsitu ziren, eta prezioen inflazioa oso altua bihurtu zen.
- Hazkunde demografikoa arazo bihurtu zen.
- Atzerriko inbertsioei uko egin zitzaien.
- Txinako kanpo-merkataritzaren dimentsioa oso maila baxuan mantendu zen.
- Oinarrizko sektoreak nazionalizatu zituzten (trenbideak, banka).
Egoera horrek ekarritako arrazoiak:
- Herrialdean ez zegoen inolako teknologiarik; horren ondorioz, ondasun kapitalak inportatzeko beharra agerian geratu zen.
- Gizartean kontsumorako gogoa baztertu zen.
2. Lehen Bost Urteko Plana (1953-1957)
Sobietar Batasunaren garapenerako urratsak ezarri ziren.
Ezaugarriak:
- Sozializazio plana ekarri eta ezarri.
- Industria astunari lehentasuna eman.
- Lan publikoetan inbertitu, ibaien eta ureztapenaren bideratzearekin lotuta.
- Sobietar Batasunak laguntza teknikoa eta finantzarioa eman zion Txinari.
- Koperatiben bidez, nekazaritza, sozializazioa eta kolektibizazioa ildo batean sartu zen.
Emaitzak: BPGaren hazkundea %9 inguruan kokatu zen.
3. Salto Handia (1958-1961)
Bost urteko plan batekin egin zen. Eztabaida izan zen Mao (sozialismo ideologia sakondu nahi zuena) eta Liu (ekoizpen-egiturak modernizatu nahi zituena, sozialismoa geroago) artean. Garapena Maoren aldeko izan zen.
Horrela, Ehun Lore kanpaina garatu zen eta politika berri baten hasiera eman zen, horrek sozialismoa bizkortu zuelarik.
Ezaugarriak:
- Planifikazio zentralaren malgutasun falta.
- Lurraren sozializazioa; herri komunen bidez garatu zen.
Emaitzak: ez oso onak.
4. Ekonomia-berrantolaketa (1962-1965)
Sobietar Batasunak laguntza kendu zion Txinari. Aurreko Salto Handiaren porrotaren ondorioz, Txinako ekonomia berrantolatzen hasi zen: Liu Shaoqi Errepublikako presidentea izan zen, eta Deng Xiaoping Alderdi Komunistaren idazkaria.
Horrela, Lau Modernizazioak programa garatu zen. Helburua nekazaritza, teknologia eta zientzia bultzatzea zen.
Ezaugarriak:
- Kanpo-jardueran malgutasun handiagoa ematea enpresa pribatuei.
- Ekimen pribatuari euskarri handiagoa ematea.
- Nekazaritza eta industria sektoreen arteko hazkunde orekatua bilatu.
Emaitzak: BPGaren hazkundea %15ean izan zen, ekonomian arrakasta handia.
5. Iraultza Kulturala (1966-1970)
Mao-k boterea berreskuratu zuen eta egitura ekonomikoari, politikoari eta sozialari beste bide bat eman zion.
Ezaugarriak:
- Plangintzaren dezentralizazioa.
- Nekazaritza sektorean banakako laborantza ezabatu.
Emaitza: industria eta nekazaritza sektoreetan ekoizpena jaitsi zen.