Simone de Beauvoirren Feminismoa: Askatasunaren Alde
Simone de Beauvoirren Bigarren Sexua
1. Bigarren sexua lanean, Simone de Beauvoirrek emakume izatearen eraikuntza soziala kritikoki aztertzen du, feminismo garaikidearen funtsezko obra bihurtuz. Bere ustez, emakume izatea ez da ezaugarri biologiko edo natural bat, baizik eta historian zehar gizonak inposatutako eraikuntza kulturala. Ikuspegi existentzialistatik, ez dago esentzia finkorik: gizaki bakoitzak bere burua definitzeko askatasuna du, baina emakumeei askatasun hori ukatu zaie. Gizarteak eta kulturak emakumeak mendeko roletara bideratu dituzte historian zehar.
Emakumea eta Gizonaren Dialektika
Beauvoirrek adierazten du emakumea ez dela jaiotzen emakume: emakume izatera iristen dela, gizonaren kontrako dialektika baten baitan. Gizona aurkezten da subjektu unibertsal, arrazoizko eta aktibo gisa, emakumea berriz "bestea" bihurtzen da, pasibo eta erlatibo. Harreman desorekatu horrek emakumeen autonomia mugatzen du, eta haurtzarotik rol jakin batzuetara bideratzen ditu: ama eta emazte izatera, autoerrealizaziorako bide bakartzat aurkeztuta.
Hezkuntza, Ezkontza eta Amatasuna
Bigarren liburukian, Beauvoirrek aztertzen du nola hezkuntzak, ezkontzak eta amatasunak desberdintasun horiek sendotu egiten dituzten. Emakumeak gizonen zerbitzurako hezten dira, espazio pribatuan baztertuta eta haurren hazkuntzaren ardura hartuz, saririk gabe. Amatasuna esklabotza bihurtzen dela salatzen du, ideal erromantikoen itzalean. Horregatik, eskubide sexual eta erreproduktiboen alde egiten du, hala nola abortua, kontrazepzioa eta zerbitzu publikoak, emakumeek amatasun librea aukeratu ahal izan dezaten. Honen helburua emakume autonomo, aske eta berdinen arteko gizartea eraikitzea da.
Ugazaba eta Esklaboa Dialektika
2. Simone de Beauvoirrek, bere azterketa filosofiko feministan, ugazabaren eta esklaboaren dialektika hegelianoari heltzen dio berriro, gizarte patriarkaletan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun-harremana azaltzeko. Gizona subjektu unibertsal gisa aurkezten da, emakumea berriz “bestea” da: bere balioa gizonaren arabera neurtzen da. Desberdintasun hori naturalizatu egin da historian zehar, emakumeen nortasun autonomoa ezkutatuz.
Emakumeen Askatasunaren Oztopoak
Beauvoirren arabera, emakumeak ez du aukera subjektu gisa baieztatzeko, eta horregatik, menpekotasun sinbolikoan mantentzen da. Gizonek ospea eta boterea eskuratzen dituzten bitartean, emakumeak etxeko esparrura baztertzen dira eta gutxiagotasuna onartzera bultzatzen dira. Horrela ezartzen da patriarkatuaren oinarri ideologikoa.
Horrez gain, "ugalketaren morrontza" emakumearen askatasunaren oztopo nagusietako bat dela salatzen du. Emakumeek beren gorputzaren eta amatasunaren gaineko kontrola behar dute, eta horretarako ezinbestekoa da eskubide sexual eta erreproduktiboak bermatzea, autonomia ekonomikoa lortzea eta zaintza-lanak gizonen artean banatzea. Horrela baino ez da posible sexuen arteko benetako berdintasuna.
Nietzsche eta Erlijioa
3. Susmoaren filosofoek Sigmund Freud, Friederich Nietzsche, Karl Marx eta Charles Darwin modu kritikoan aztertu zuten erlijioaren papera mendebaldeko kulturan. Haien galdera nagusietako bat zen: zer funtzio betetzen dute erlijioek, eta hauek desagertuz gero, nork beteko du hutsune hori? Erlijioaren inguruko gogoetak sakondu egin ziren XX. mendean. Batzuek Platon, Hiponakoa, Kant adibidez, haren eragina positibotzat jo zuten; susmoaren filosofoek, berriz, kaltegarritzat. Haien ikuspegitik, erlijioa ez da egia bilatzeko bidea, baizik eta boterearen tresna edo autoengainuaren iturri.
Darwinek eta Marxek erlijioaren aurka egin zuten. Lehenak “Espezieen jatorria” lanaren bidez eboluzioaren teoria proposatu zuen, Jainkoaren sorrera-ikuspegia kolokan jarriz. Horrek giza nartzisismoa kolpatzen zuen: gizakia ez da izaki bereizia, animalien jarraipen bat baizik. Marxek, berriz, erlijioa klase nagusiek herria menperatzeko sortutako ideologia gisa ulertzen zuen: “erlijioa herriaren opioa da”. Gaur egungo elizaren jarrerak, hala nola abortuaren edo preserbatiboen kontrakoak, bere kritikaren isla dira.
Beste alde batetik, badaude pentsalari batzuk erlijioaren funtzio positiboa azpimarratzen dutenak, hala nola San Agustin. Agustinentzat, Jainkoa ezagutzea eta haren argitasuna jasotzea da benetako zoriontasuna lortzeko bidea, eta horretarako erlijioa ezinbestekoa da. Zoriontasuna ez dago gauza iragankorretan, baizik eta iraunkorretan, eta izakirik iraunkorrena Jainkoa da. Horregatik, Jainkoa ezagutzea da bizitzaren benetako helburua.
Platonen ikuspegia antzekoa da, nahiz eta honek erlijioa berariaz ez aipatu. Metafisika da bere ardatza: bi mundu bereizten ditu, zentzumen bidezko mundua eta ideien mundua. Azken hori da benetan perfektua eta egiazkoa, eta bertan kokatzen du Ongia eta Jainkoaren antzeko printzipio bat. Beraz, nahiz eta modu ezberdinetatik, pentsalari hauek guztiak erlijioaren zentzua edo gezurra aztertzen saiatzen dira.
Feminismoa eta Totalitarismoa
4. Totalitarismoa eta feminismoa bi ikuspegi guztiz kontrajarriak dira. Totalitarismoa, nazismoa edo faxismoaren moduan, botere politikoaren kontrol osoa bilatzen duen sistema bat da, non lider bakar batek egia inposatzen duen eta herritarrek ezin duten zalantzan jarri. Hannah Arendtek salatu zuen horrelako sistemek pertsonen autonomia kentzen dutela eta "heriotza morala" eragiten dutela, egiturak pentsamendu bakarra ezarri eta askatasuna zapaltzen duten bitartean.
Feminismoa, aldiz, askatasunaren eta berdintasunaren aldeko mugimendua da. Simone de Beauvoir, Kant edo Hannah Arendt bezalako pentsalariek pentsamendu kritikoa defendatu dute, inposatutako egiak zalantzan jartzen dituzten eta norberak bere iritzia eraikitzen duen ikuspegiarekin. Emakumeen zapalkuntza historikoa salatzen dute eta egitura patriarkalak apurtzea proposatzen dute. Feminismoak, beraz, askatasuna eta berdintasunaren aldeko borroka da, gizartearen oinarrizko egiturei desafio eginez.
Postmodernitatean Pentsamendu Kritikoa
Postmodernitatean, egia absolutuak zalantzan jartzen dira, eta ikuspegi aniztasuna baloratzen da. Hori dela eta, pentsamendu kritikoa gaur egungo munduan ezinbesteko tresna da desinformazioa eta manipulazioa identifikatzeko. Gizartean jasotzen dugun informazioa ez da beti fidagarria, eta sare sozialetan eta berrietan egon daitezkeen faltsutzeak aztertzea funtsezkoa da pentsamendu kritikoa erabiltzeko.
Nire ustez, feminismoaren eta pentsamendu kritikoaren alde egotea funtsezkoa da gizarte justu eta libre bat lortzeko. Askatasuna, berdintasuna eta autonomia dira balio nagusiak. Feminismoak ez du emakumeen eskubideak soilik aldarrikatzen, baizik eta gizarte oso baten kontzientzia pizten du. Pentsamendu kritikoak aukera ematen digu egia inposatuak onartzea saihesteko eta gure egia propioa eraikitzeko.