San Agustinen Pentsamendua: Fedea eta Historia
San Agustinen Pentsamendu Filosofikoa
Fedea eta Arrazoia
30. Agustinen ustez, zer dago zerren gainetik?
Arrazoia fedearen menpe dago, hau da, fedea dago gainetik.
Jainkoa, Sorkuntza eta Denbora
31. Zer uste zuen Agustinek munduaren sorrerari buruz?
Sorrera ezerezetik etorri zela eta Jainkoa aurretik existitzen zela.
32. Zer uste zuen Jainkoaz eta denboraz?
Jainkoa denboraz kanpo dagoela eta mundua sortu zuenean denbora ere sortu zuela.
33. Nola sortu zuen Jainkoak mundua?
Jainkoak maitasunez, askatasunez eta borondatez sortu zuen mundua.
Gaizkiaren Kontzeptua
34. Zer iritzi zuen gaizkiaz?
Gaizkia ez dela existitzen, baizik eta gabezia bat besterik ez dela, ondasun baten gabezia.
"Jainkoaren Hiria" (De Civitate Dei)
Lanaren Garrantzia eta Tesia
35. Zertan datza Agustinen De Civitate Dei (Jainkoaren Hiria) lana?
Kristautasuna defendatzen du, Erromaren gainbeheraren erantzule kristautasuna zela zioen salaketaren aurrean.
36. Zergatik da hain funtsezkoa De Civitate Dei lana?
Funtsezkoa da, historiaren azterketa filosofiko-teologikoa egiten baitu.
37. Zein da De Civitate Dei lanaren tesia?
Erroma ez da kristauen erruz erori, paganismoaren doilorkeria eta gehiegikeriagatik baizik.
Historiaren Ikuskera
38. Nola banatzen da historia unibertsala bi garai handitan?
Gizakia agertu zenetik Kristoren etorrera artekoa, eta Mesias jaiotzen denetik munduaren amaierara artekoa.
39. Zerk gidatzen ditu gertaera historiko guztiak?
Jainkoaren probidentziak gidatzen ditu.
40. Zer da Zeruko Hiria?
Jainkoaren Hiria edo Zeruko Jerusalem (justuen hiria da, Jainkoak maite dituenena).
41. Eta Lurreko Hiria?
Babilonia (bekatarien hiria, beren burua maite dutenena).
42. Zein da bilakaera historikoaren funtsa edo oinarria?
Pixkanaka Jainkoaren Hiria gauzatzea edo sortzea da.
43. Agustinekin errealitatea ulertzeko modu berri bat agertzen da, zein?
Gertakariek aurrera egiten dute helburu bat lortzeko: gizateriaren salbazio espirituala.
Denbora eta Historiaren Helburua
44. Greziar munduan nola ulertzen zuten denbora?
Ez zuten Agustinek denboraren inguruan zuen ideia; haiek denboraren ikuskera zikliko bat zuten.
45. Agustinen eta bere garaiko filosofoen ustez, zein da historiaren helburua?
Gizateriaren salbazio espirituala lortzea da.