San Agustinen Jainkoaren existentziaren frogak eta zoriontasuna
San Agustinen Jainkoaren existentzia eta Ideia Eredugarriak
San Agustinek bi motatako izakiak bereizten zituen: Izaki Absolutua (Jainkoa) eta honek sortutako izaki kontingenteak, hau da, existitzen diren izakiak baina edozein momentutan existitzeari utzi ahal diotenak. San Agustinen funtsa, Jainkoa bera zen.
Jainkoaren Ezaugarriak eta Frogapenak
Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona eta justua da. Fededunen ariman ideia erlijioso hau frogatuta dago, eta ondorioz, Jainkoa existitu ez balitz, ezinezkoa izango litzateke.
San Agustinen Argudioak Jainkoaren Alde
San Agustinek Jainkoaren existentzia frogatzeko hainbat argudio erabiltzen ditu:
- Argudio Gnoseologikoa: Egiaren existentzia defendatzen du, eta egiaren funtsa Jainkoa denez, Jainkoaren existentzia dela ere defendatzen du.
- Argudio Kosmologikoa: Esaten du sorturiko izakiek ezin dutela guztiz ase gizakien arima. Horrek inplikatzen du izaki goren baten existentzia, Jainkoa, gizaki guztiak ase dezakeena.
- Adostasunaren Argudioa: Gehiengoaren iritzia defendatzen du; hots, denek Jainkoengan sinesten badute, existitzen delako da.
Ideia Eredugarrien Argudioa
Hala ere, ideia eredugarrien argudioa agerian dago, San Agustinen benetako frogapena. Bere ustez, gizakiok gure baitan egia aldaezinak, beharrezkoak eta eredugarriak ditugu. Baina zein da guzti honen funtsa? Arima ez, aldakorra baita. Beraz, haien funtsa zerbait aldaezina da, benetako egia aldaezina: Jainkoa. Azken finean, ez dago funtsik gabeko ezer, eta ideia aldaezinek oinarri aldaezina behar dute.
Zoriontasuna eta Jainkoa Edukitzea
San Agustinen kezka nagusia, bihotza aseko zuen egia aurkitzea zen, horrela zoriontasuna lortu baitzen. Beraz, ondorioztatu daiteke San Agustin eudemonista zela. Baina aurrekoa ez da ondasun galkorretan oinarritzen (plazerra, boterea, etab.), ondasun iraunkorretan baizik, bereziki bertutea, zientzia, ezagutza.
Zoriontasunaren Definizioa
San Agustinek uste zuen, Jainkoaren jabe zena soilik zela zoriontsua, hots: “ondo bizi dena”, “norberaren nahiak betetzen dituena” eta “haren arima espiritu lohitik garbi daukana”. Era berean, zoriontasuna egia osoaz jabetzean oinarritzen da, baina, egia guztiak traszenditzen dituen egia Jainkoa da.
Eszeptizismoaren Aurkako Argudioak
Nahiz eta bere bizitza zati batean eszeptikoa izan (haurren ideologia onartzen ez zuenez), ideologia horren aurkako argudio batzuk aurkeztu zituen:
- Lehenik, zoriontsua da nahi duena lortzen duena, baina eszeptikoen kasuan, ez dute benetako egia aurkitzen, beraz ez dira zoriontsuak, ondorioz, jakintsuak ere ez.
- Bestetik, akademikoek defendatzen zuten ezin zela ezer ziurtasunez ezagutu, baina tesi hori kontraesan bat da. Ezin bada ezer ziurtasunez ezagutu, tesi hori ere ezin daiteke ezagutu.
Azkenik, San Agustinek ondorengoa esan zuen: “Si fallor, sum”, hau da, huts egiten badut, existitzen naiz. Honek eszeptizismoa ezinezkoa zela baieztatzen du, egia eta ezagutza posible direla esanik. Esaldi horrek eragina izan zuen Descartesengan, eta honek berriz ondorengoa idatzi zuen: “Cogito ergo sum”, hots, pentsatzen dut, beraz, banaiz.