San Agustinen Filosofia: Jainkoa, Egia eta Zoriontasuna
Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak
Jainkoaren existentzia ez du arrazoimenak frogatzen. Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da beharrezkoa eta aldagaitza den Jainkoaren egia ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Jainkoaren existentziarik gabe.
Egia existitzen da → Jainkoa du oinarri → Jainkoa existitzen da
(Egia existitzen bada, Jainkoa ere bai)
Hiru Ezagutza Maila
- Ezagutza sentikorra
- Arrazoizko ezagutza
- Kontenplazioa
Kontenplazioan, dena den bezala ikusten da, zuzenean. Kontenplazioaren bidez, arimak benetako jakinduria lor dezake; hautemandako egiak unibertsalak dira, komunak edo objektiboak. Egia hauek ezin dira zentzumenetatik jaso (aldakorra da zentzumenen bidez ezagutzen dena), arrazoimenean daude, baina ez dira arrazoimenarenak.
Gizakia aldakorra da, orduan ezin du egia aldagaitza ezagutu ez badago nolabait argituta. Adimen hori Jainkoarengandik argituta dago, eta horregatik gizakiak egiak ikusten ditu.
Beraz, ideiak edo egiak dira Jainkoaren existentziaren froga. Onartu behar da ideiak Jainkoak emandakoak direla, arimak ezin dituelako sortu.
Filosofia Agustinen Arabera
Agustinen arabera, akademikoak filosofoak dira, filosofiak ezin du bere kabuz egiazko ezagutza lortu eta ezagutza eskuratzeko fedearen laguntza behar du.
Zoriontasuna
Agustinentzat, Jainkoa bera zoriona da, Jainkoa ezagutzea da zoriontasuna.
Fedearen eta Arrazoiaren Arteko Harremanak
Erdi Aroko filosofiaren arazo nagusietako bat arrazoiaren eta fedearen arteko harremana izan zen. Agustinen ustez, arrazoiak fedearen egiak ulertzen laguntzen du, baina fedea da egiara iristeko bidea; horregatik, fedearen morroi izan behar zuela uste du. Tomas Akinokoak, aldiz, arrazoia eta fedea independenteak direla esaten du. Arrazoiaren autonomia hori humanismo errenazentistaren ezaugarri nagusietako bat da.
Arrazoimenaren eta Fedearen Arteko Desberdintasunak
Arrazoimenaren eta fedearen arteko desberdintasunak jatorriaren, egintzen eta objektuen arabera ezartzen dira:
- Arrazoiaren jatorria eta fedearena desberdina da. Ezagutza arrazionalak adimenak egiten duen abstrakzioan du jatorria; fedeak ematen duen ezagutzak, errebelazioan.
- Arrazoiaren egintza ulertzea da; fedearena, sinestea.
- Arrazoiaren objektua egia naturala da; fedearena, naturaz gaindiko egia.
Arrazoia eta fedea autonomoak eta buruaskiak dira, baina bada harmonia bat, eta horrek esan nahi du ezin dela kontraesanik egon bien artean. Arrazoia eta fedea egia denarekin lotzen dira eta ezin dira kontrajarri. Arrazoia ebidentzia objektiboaren bidez da egia-iturri; eta fedea, jainkozko argitasunaren bidez. Arrazoiaren egiak ezin dira errebelatutako egiekin bateraezinak izan, batzuk zein besteak Jainkoarengandik baitatoz.
Arrazoiaren eta Fedearen Arteko Elkarlana
Arrazoiak eta fedeak elkarri laguntzen diote. Arrazoiak fedeari laguntzen dio, egia errebelatuak arrazoibideen bidez argituz, egia sinesgarriak direla erakutsiz, kontraesanik ez dutelako, eta beren kontra aurkezten diren argudioak ezeztatuz. Bien arteko aurkakotasunen bat agertzen denean, fedeak arrazoiari laguntzen dio kanpoko irizpide gisa, ondorio faltsuak eta okerrak direla ulertzeko. Kontraesanean eroriz gero, arrazoiketan huts egin duelako izango da.