San Agustinen Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Existentzia

Filosofia eta etika2,73 KB

San Agustin: Fedea eta Arrazoia

San Agustin: Fedea eta Arrazoia

Egia ezagutzea nahitaezkoa du gizakiak, arimak behar duen lasaitasuna eta atsedena lortzeko. Egiaren bilaketa ez da soilik ezagutza-metodo bat, zoriontsu izateko “bide espiritual bat” baizik. Agustindarren egiaren bilaketa “aktiboa” da batez ere (maitasunarena). Bide honek ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere badakartza. Agustinengan, gizakia maitasunak mugitzen duen subjektua da. Maitasunaren bidez, objektu maitea ezagutzaren datu egiten da. Ezagutzaren teoria ziurtasun-nozioara bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasuna nahi duelako. Ziurtasun absolutuak izan behar duenez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar da. Horregatik, fedeak eta arrazoiak bat egin behar dute.

Gizakia errebelazioaren bidez iristen da Jainkoarengana, eta, ondoren, errebelazio edo sinesmen hori ulertzen eta arrazionalizatzen da.

Kristautasunaren Ikuspegia

Kristautasunak beti azpimarratu izan du kristauak saiatu egin behar dutela sinesten dutena ulertzen. Beste hitz batzuetan, fedeak ez du arrazoia baztertu behar, ezta arrazoiak fedea kanporatu behar ere. Biek batera joan behar dute, eta hauxe litzateke bien arteko formula zuzena: “Sinesten dut ulertzeko, ulertzen dut sinisteko”. Azkenik, biek kristau-egia argitzea dute helburu.

Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak

Jainkoa, Izaki absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da. Izaki absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduaren bidez frogatuta, baina ez da fede itsu baten kontua. Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da Egia, Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa litzateke Jainkoaren existentziarik gabe.

Jainkoaren Existentziaren Frogak

Jainkoaren existentziaren froga-saiakera ezagutzaren ondorio zuzena da:

  • Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez, Jainkoa existitzen da.
  • Argudio kosmologikoa: Kosmosaren bitartez ere saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen.

Ideia Eredugarriak

Jainkoaren existentziari buruzko agustindar ideia eredugarrietan datza:

  • Gizakiak egia eredugarri mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu.
  • Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da.
  • Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarri hauek.
  • Adimenak ezin ditu eraldatu (nagusiagoa delako).
  • Adimenak argitasun handiago edo txikiago batekin suma dezake, baina egia eredugarriak ez dira inoiz aldatzen.
  • Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du.

Deskargatu

PDF Word HTML