San Agustin eta Tomas Akinokoaren Filosofia: Fedea, Arrazoimena, Zoriontasuna eta Jainkoa
San Agustin Hiponakoaren Filosofia
Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzeko Sinetsi
San Agustin Hiponakoaren kezka nagusia ez zen soilik egia bat aurkitzea, bihotza aseko zuen egia bat aurkitzea baizik, zoriontsu egin gaitzakeen egia bat aurkitzea.
- Hiponakoarentzat, egiaren bilaketaren abiapuntua ez dago kanpoan, barruan baizik. Egia gizakiaren baitan dago eta, beraz, gizakiak bere baitan bilatu behar du, eta, hor, egia aldaezinak aurkitzen ditu.
- Jainkoa da gizakia argiztatzen duena egia horiek ezagutzera hel dadin.
- Beraz, arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioari dagokionez, bere helburua horietatik abiatuta egia kristaua argitzea da. Horretarako, fedeak eta arrazoiak elkarrekin lan egiten dute.
- Hasieran, arrazoimenak lagundu egiten dio gizakiari fedea aurkitzen.
- Ondoren, fedeak arrazoimena gidatzen du, eta mundua ulertzen laguntzen dio (sinesten dut ulertzeko).
- Azkenik, arrazoimena fedearen edukiak ulertzen laguntzen du.
Hortaz, Agustin Hiponakoak ez du mugarik ezartzen arrazoimenaren eta fedearen artean. Biek laguntzen dute egia aurkitzen: zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea.
Zoriontasuna eta Jainkoa Edukitzea
San Agustinen ustez, zoriona ez da lortzen suntsi daitezkeen ondasunak eskuratuz, grinak asebetez, edo plazeren bidez. Zoriona betiereko ondasunak izatean datza, eta hori, transzenditzen dituen Egia bat lortzea besterik ez da. Egia goren hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, Jainkoa ezagutzeak zoriona ekartzen baitio gizakiari.
Egia gorena ezagutu = Jainkoa ezagutu = Zoriontsu izan.
- Akademikoak, eszeptiko izanik, ezingo dira inoiz zoriontsu izan.
- Egia bilatzearen helburua zoriontsu izatea da. Jakintsua soilik izan daiteke zoriontsu, hark baitu egiaren berri, eta inor ez da zoriontsu egia eskuratu ez badu.
Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak
San Agustinek hiru ezagutza-maila bereizi zituen: ezagutza sentikorra, arrazoizko ezagutza eta kontenplazioa. Kontenplazioan, betiereko ideiak edo ereduak diren bezala ikusten dira, ez zentzumenen bitartez, ezta pertzepzioetatik abiatuta arrazoimenak egindako judizioen bitartez ere, zuzenean baizik. Beraz, kontenplazioaren bidez, arimak benetako jakituria lor dezake; kontenplazioaren bidez hautemandako egiak unibertsalak dira, denok hauteman ditzakegun egia komun edo objektiboak. Beraz, betiereko ideiak edo egiak dira Jainkoaren existentziaren froga.
Jainkoaren existentziari buruzko Agustinen froga ideia eredugarrietan oinarritzen da: Gizakiok egia eredugarriak, beti berdin dirautenak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditugu; hots, 'zurea, nirea edo inorena' deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei berdin eskaintzen diena'. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da (gorengoa da). Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak.
San Agustinek honela proposatzen du: ideia eredugarrien kontzeptua Jainkoaren gogamenean aurkitzen diren betiereko ideiak dira (Platonen ideien munduan bezala). Gauzen ereduak dira. Jainkoak munduan ideia hauek gehituz joango da, ezerezetik sortuz eta germinazko ideiak (haziak) deritzenak ezarriz. Horregatik, munduan dagoen guztia, egon den guztia eta egongo den guztia ere Jainkoak sortu du.
Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa
San Agustinen ustez, gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia (Platonen dualismoa).
San Agustinen askatasunari buruzko ikuspegiak ez du guk askatasunaz ulertzen dugunarekin zerikusirik:
- Guretzat, askatasuna eta aukeramena sinonimo dira; ez, ordea, Agustinentzat.
- Gizakia aske delako da gizaki. Gizakiak Jainkoa aukeratu behar du zorionekoa izan nahi badu. Alabaina, jatorrizko bekatuagatik, gizakiak askatasuna galdu du, eta gorputzak arima menperatuta dauka. Gizakia egoera horretatik altxatzeko, Jainkoaren laguntza behar du. Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdutako askatasuna berreskuratzen du.
San Agustinek bi gaitz bereizten zituen:
- Gaitz fisikoa (lurrikara, ekaitzak, lehorteak...): ez da gaitz, ongi zehatz baten gabezia baizik. Ongi absolutua bakarrik Jainkoari dagokio.
- Gaitz morala (krimenak, gerrateak...): errua ez da Jainkoarena, gizakiarena baizik. Jainkoak aske egin du gizakia, ongi edo gaizki jokatzeko aske, baina hori ez da txarra, ona baizik. Askatasunak egiten gaitu gizaki. Gizakiok gara askatasuna gaizki erabili izanagatik egindako gaitzaren erantzuleak.
Tomas Akinokoaren Teoria
Fedea eta Arrazoimena
Aristotelesen eragina nabarmena da Akinoren proposamen filosofikoetan. Haren ustez, gizakia ez da espirituzko arima soila, adimen hutsa, batasun substantzial bat baizik; batasun horretan loturik daude espiritua eta materia, arima eta gorputza.
- Gorputzaren eta adimenaren arteko lotura dela eta, adimenak zentzumenen bidez ezagutu behar du (gorputza).
- Tomasen arabera, adimenak, abstrakzio-gaitasunaren bitartez, zentzumenek hautemandako objektuei ezaugarri partikular guztiak kentzen dizkio, eta gauzen esentzia unibertsala uzten du agerian.
Tomas Akinokoak errealitatea (egiak) ezagutzeko bi bide bereizi zituen, eta bakoitzak bere kasa egia lortzeko gai da:
- Fedearena (teologia): Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu.
- Arrazoimenarena (filosofia): honen bidez aurkitutako egiak egia naturalak edo arrazoimenezko egiak dira.
Hiru egia mota bereizi zituen: arrazoimenaren bidez ezagutzen direnak, errebelazioaren bidez soilik ezagut daitezkeenak, eta arrazoimenaren bidez ezagut daitezkeen arren, fedeak ere ezagut ditzakeenak (fede-atariko egiak).
Azken horien inguruan, gatazkak sor daitezke arrazoimenaren eta fedearen artean. Horrelakoetan, arrazoimenak fedearen kontrakoa dioenean, fedearen egiak dira onartu beharrekoak. Hau da, egia errebelatua beti dago giza arrazoimenaren gainetik.
- Errore arrunta: Jendeak oker sinesten du zoriontasuna nahi duen bezala bizitzean dagoela.
- Benetako zorigaitza: guretzat ona ez den zerbait desiratzea da benetako zorigaitza.
- Desioen lehentasuna: Gure nahiak zoria edo gertatzen zaiguna baino garrantzitsuagoak dira.