San Agustin eta San Tomas: Filosofia eta Teologia
Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria
Alarikoren gudarosteek Erroman krisi handia eragin zuten. Erromatar paganoek kristauei leporatu zieten gertatutakoa. Erroma soldadurik gabe gelditu zen; paganoen ustez, kristauen Jainkoa zen erantzulea, haiei esker Erromak aurrerabidea, ospea eta entzutea besterik ez baitzuten ezagutu.
Agustin izan zen historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria. Idazlan horretan, Erdi Aroan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bat eskaini zuen.
Gizateriaren historia: bi hirien arteko borroka
Gizateriaren historia bi hirien arteko borroka bezala agertzen da: Jainkoaren hiria eta munduaren hiria. Gizakiak bi taldetan banatuta daude:
- Munduko hiritarrak: Norbera Jainkoa baino maiteago dutenak.
- Zeruko hiritarrak: Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak.
Jarduteko bi modu daude: gorputzarekin bat datorren bizimodua (egoismoa) eta arimarekin bat datorrena (Jainkoa goraipatzea). Historian nahasita dauden arren, amaieran Jainkoaren hiriaren garaipena gertatuko da.
Platonen filosofiaren eragina Agustinengan
Agustinek gizakiari buruzko ikuspegi platonikoa zuen: gizakia izaki konposatua da, arima hilezkorra eta gorputz hilkorrez osatua. Arimak du lehentasuna.
Ezagutza eta egia
Benetako ezagutza ereduen kontenplazioa da. Zentzumen bidez ezagutzen dena aldakorra eta ez-fidagarria da. Platonek ongiaren ideia aipatzen zuen bitartean, Agustinek kontenplazioa ahalbidetzen duen argia Jainkoarengandik datorrela dio. Egia jakituriaren objektua da eta helburua zoriontsu izatea da.
Arrazoimena eta fedea
Errealitatea ezagutzeko bi bide daude:
- Filosofia: Arrazoimena erabiltzen du; egiak naturalak dira.
- Teologia: Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu; fedezko egiak dira.
Biak autosufizienteak dira, baina elkarri laguntzen diote. Hala ere, gatazka bat gertatuz gero, fedeak du lehentasuna.
Jainkoa eta Jainkoaren existentziaren frogak
Tomas Akinokoak Jainkoa arrazoimenaren bidez froga daitekeela defendatu zuen. Horretarako, naturaren behaketatik abiatzen diren bost bide (quinque viae) proposatu zituen:
- Motore higiezina: Munduko aldaketen kausa lehen eragile bat da.
- Kausa eragilea: Kausarik gabeko lehen kausa bat egon behar da.
- Izaki kontingenteak: Izaki guztien jatorrian beharrezko izaki bat dago.
- Perfekzio-maila: Perfekzio goreneko izaki bat existitzen da.
- Munduko ordena: Izaki guztien helburuak finkatzen dituen adimen bat dago.