Platonen Ideien Teoria eta Ongiaren Kontzeptua
IDEIEN TEORIA
Platonen ontologia dualista da. Bi errealitate bereizten dira:
- Mundu sentigarria: Heraklitoren ikuspegian oinarritu zen gauzak materialek osatutako mundua azaltzeko; ere itxurazko mundua esaten zaio. Objektuak zentzumenen bidez ezagutu daitezke.
- Ideien mundua: Arrazoimenaren bidez ezagutzen da mundu ulergarria. Parmenidesen ikuspegia: ideiak unibertsalak, perfektuak, bakarrak, materiagabeak, aldaezinak eta betierekoak dira. Hierarkikoki ordenatuta daude, perfekzioaren arabera: Ideia gorena Ongia da, ondoren zuzentasunaren eta edertasunaren ideiak, ideia matematikoak, eta azkenik objektu naturalak (piramide adibidez).
Erlazioa: Ideiak esentzia objektibo eta unibertsalak dira. Haien helburua atzematzea da. Mundu sentigarrian dauden objektuak ideietatik parte hartzen dute. Gauza materialak kopia inperfektuak dira.
Mundu materialari forma eman ziona Demiurgoa deitzen da. Kobazuloaren alegoriaren bidez azaldu daiteke: kobazuloa mundu materiala da eta kanpoaldea mundu ulergarria.
DISERTAZIOA
Sarrera
Ongiaren ideia funtsezkoa izan da filosofian zehar. Platonentzat, ongiaren ideia errespetatzen ez baduzu, ez duzu ondo jokatuko. Hutsune horrek gure portaerari buruz hausnartzera garamatza, baina zentzua dauka ideia honi jarraitzeak?
Garapena
Hainbat filosofok idei berdina izan dute. Adibidez, Sokrates, Platonekin irakasle-ikasle harremana izan zuena, idei berak defendatzen zituen, eta etorkizunean Aristoteles izango da ongiaren ideia defendatuko duena, Platonekin ikasle izan zena. Honekin lotuta, aldeko eta kontrako argudio batzuk zeuden:
- Aldeko argudioak: Gida moral unibertsala ematen du. Printzipio honik gabe, erabaki moralak faktore kontingenteek zehaztuko lituzkete, hala nola emozioak, eta horrek gatazka sortuko lituzke. Gainera, sen komunak, Platonen ustez, ona eta zuzena denaren ezagutza arrazionalaren arabera jardutea eskatzen du.
- Kontrako argudioak: Ideia honek ez du beti ekintza zuzena bermatzen; pertsona askok teoria filosofikoak uler ditzakete baina gero ere faktore emozionalak eta sozialak eragiten dute haien erabakietan. Jarraituz ere, erlatibismo morala dago: ongia aldatu egiten da kultura eta testuinguru desberdinetan, pertsonek haien kultura aldatzen zaienean.
Ondorioa
Azkenik, ideia honek bai alde onak eta bai alde txarrak ditu, baina nire ustez beharrezkoa da ongiaren ideia ulertzea, ona egiteko oso garrantzitsua delako.