Platonen Filosofia: Kontzeptu Garrantzitsuak Aztertuz

Filosofia eta etika4,4 KB

Dialektika

Dialektika: Heziera platonikoaren jakintza garrantzitsuena da.

  1. Erabat arrazionala den metodo bat da, ez enpirikoa; hau da, ez du esperientzia sentikorra ezertarako erabiltzen.
  2. Dialektikaren helburua ideiak atzematea eta definitzea litzateke.
  3. Dialektikaren bidez ideia gorenak –Ongia bere baitan, Justizia bere baitan– intuitzera (Noesis) heltzen den ikaslea filosofoa da, eta bera da hiriaren gobernua hartu dezakeen bakarra.

Ustea/Iritzia/Doxa

Zentzumenen bidez lortzen dugun jakintza da. Zentzumenezko jakintza horren jakingaiak mundu sentigarriko errealitateak eta gertaerak dira. Hortaz, ezagutza-egoera horretan egongo dira mundu sentigarriko interesak, baloreak eta objektuak bizitzako helburu bakartzat hartzen dituztenak.

Platonen ustez, politiko demagogoei eta filosofo sofistei dagokien ezagutza maila da. Eta bere iritziz, politiko demagogoak eta sofistak ez dira Justizia eta Ongi unibertsala atzemateko gai.

Mundu Sentigarria/Gauza Materiala

  1. Begiz ikusgarria den eremua.
  2. Jaio diren gauzakietatik.
  3. Sorketari = sortzen eta hiltzen denaren mundua, hau da, mundu sentigarria.
  4. Mundu sentigarria.
  5. Sorreraren mundua.
  6. Gauza sentigarriak.

Mundu sentigarria sortzen eta hiltzen den guztia da, begiz ikus ahal dugun guztia eta zentzumenen bidez hautematen duguna da. Platonek IDEIEN MUNDUARI lehentasuna ematen dio mundu sentigarriaren gainetik. Platonen iritziz, ideiak ereduak direlako gauza partikularrekiko, baita gauza eta fenomeno zehatzak ulertzeko arrazoiak ere dira. Beraz, ideiak ezagutzean ezagutza objektiboa lortzen dugu –epistemea–, eta honez gain ideiak ere idealak dira.

Ongiaren Kontzeptua

  1. Izatearen alderdirik distiratsuena.
  2. Ulermenezko alorraren azkenera heldu da.
  3. Eguzkia.
  4. Ongiaren idea.
  5. Mundu ulergarria.

Platonek eguzkiarekin konparatzen du Ongiaren ideia; beraz, eguzkiak mundu fisikoan argia, beroa eta bizitza ematen dituen era berean, Ongiak mundu ulergarrian ulergarritasuna, ontasuna eta zerizana ematen ditu. Platonek errealitateari buruz ematen duen eredua xedezko eredu bat da: Kosmos osoa, eta bertan izaki bakoitza, xede bati begira ordenatuta dago. Beraz, benetako filosofoak Unibertsoaren ordenamendu hori eta izaki bakoitzaren xedea ezagutzean, guztiaren arrazionaltasuna eta zentzua ezagutzen du, hau da, guztiaren Ongia intuitzen du.

Zientzia (Jakintza Segurua/Ulermena)

Jakintza maila horren jakingaiak ideiak dira. Epistemea mundu ulergarriari dagokion ezaguera da eta arrazoimenaren bitartez lortzen da. Ezagutza-egoera horretara heltzen direnek ideiak bere baitan ezagutzen dituzte. Platonek uste du Onaren ideia eta etikako ideiak (Justizia) ezagutzea jakituriarik gorena dela, filosofo-gobernariaren jakituria.

Ideiak

  1. Zerizanari = ideiak, esentziak.
  2. Gauzen bere baitangoa = ideiak, gauzen ideiak.
  3. Ideiak.
  4. Esentziak.
  5. Gauzen ideiak.

Ideiak mundu fisikotik kanpo dauden errealitate materiagabeak, aldaezinak, absolutuak eta unibertsalak dira. Gure adimenetik independenteak diren errealitateak dira, eta are gehiago benetako errealitateak, zentzu bete betean, zeren mundu sentigarrian dagoen edertasun, justizia eta on partikularren kausak eta ereduak baitira. Ideiak izaki ulergarriak dira: ez ditugu ideia horiek begiez ikusten, baizik eta adimenaz atzematen ditugula; beraz, errealitate idealak edo ulergarriak dira ideiok. Ideiak Unibertsalak, Beharrezkoak, Ereduak, Kausak eta Transzendenteak dira.

Arima/Gogoa

Gizakia bi sustantzia desberdinez osatuta dago: arima eta gorputza, eta arimak dauka lehentasuna. Giza arima materiazko gorputzari bizia ematen dion errealitate inmateriala da. Arima errealitate bat izatea eta materiagabea izatea arimaren hilezkortasunaren froga da Agustinen ustetan. Arimari esker bihurtzen da materia biziduna.

Gizakia/Giza Izaera

Bi sustantzia desberdinez osatuta dago: arima eta gorputza, eta arimak dauka lehentasuna. S. Agustinen antropologiak gizakiaren kreazioaren kontakizunean du bere abiapuntua ere: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Gizakia kreazioaren gailurra da. Honekin Agustinek adierazi nahi du gizakiak Jainkoarekin antza duela; Jainkoak gizakia sortzean, beste izakiei ez bezala, askatasuna eman ziolako.

Deskargatu

PDF Word HTML