Platonen Filosofia: Hiria, Ideiak eta Hezkuntzaren Gakoak
Platonen Filosofiaren Zenbait Gako
Hiria: Platonen Politikaren Oinarria
Hiria Platonen politikaren oinarrizko egitura da; bertan biltzen dira gizakiak. Hiriak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, herritarren biziraupena bermatzea eta, bestetik, herritarren zoriona lortzea. Hiriaren funtzionamendua zuzentzen duena Estatua da, gizakien beharrak asetzeko sortua baitago.
Platonen ustez, estatu bat bidezkoa izateko, honako hauek behar ditu:
- Hiru bertute nagusi: zuhurtasuna, sendotasuna eta neurritasuna.
- Hiru klase sozial: ekoizleak, soldaduak eta agintariak.
Klase sozial bakoitzari bertute mota bat dagokio.
Agintea eta Filosofo Erregeak
Agintea Platonen politikarekin lotura estua du. Agintariek polisa gobernatu behar dute, eta Platonen ustez, hauek filosofoak izan behar dira, jakintsuak eta adimentsuak baitira. Platonek uste zuen agintea jakindurian oinarritu behar zela, eta filosofoek, Ideien mundua ezagutzen dutenek, bakarrik gidatu zezaketela hiria zuzentasunez.
Platonen Ideien Teoria
Ideiak gauzen eredu perfektu eta aldaezinak dira, haien esentzia edo zerizana gordetzen dutenak. Ez dira mundu sentikorrean hautematen, adimenaren bidez baizik.
Ideien Izaera eta Ezaugarriak
Ideien ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Sinpleak eta bakunak dira.
- Perfektuak eta aldaezinak dira.
- Materiarik gabeko formak dira, beraz, ez dira sentigarriak; ezin daitezke ikusi, adimenaren bidez soilik atzeman daitezke.
- Mundu adigarriko osagaiak dira.
Ideiak Errealitatearen Oinarri
Ideiak gauzen lehen printzipioak dira: haiei esker existitzen dira mundu sentikorreko gauzak. Ideiak dira benetako errealitatea, eta mundu fisikoa haien isla edo kopia inperfektua baino ez da.
Ongiaren Ideia Gorena
Ideia guztien artean gorena, beste guztiak zeharkatzen dituena eta atzematen zailena, azkena, Ongiaren Idea da. Ongia da ezagutza guztiaren eta errealitate osoaren iturria.
Eguzkiaren Analogia Platonen Filosofian
Eguzkia, mundu sentikorrean, objekturik garrantzitsuena da: bizia eta beroa ematen du, eta gauzak ikusgarri bihurtzen ditu. Leizezuloaren mitoan, kanpoko munduko Eguzkia da leize barneko sua irudikatzen duena; su horri esker ikus daitezke itzalak, errealitatearen isla diren heinean.
Eguzkia Ongiaren Ideiarekin konpara daiteke, bakoitza bere eremuan: Eguzkia mundu sentigarriarekiko dena da Ongiaren Idea mundu adigarriarekiko, hau da, beste ideia guztien eta ezagutza guztiaren oinarria eta argia.
Hezkuntzaren Garrantzia Platonentzat
Hezkuntza funtsezkoa da Platonen gizarte ereduan. Bi helburu nagusi ditu:
- Alde batetik, heziketaren bidez, herritartasun-kontzientzia eta moral herritarra lantzen dira. Helburua da herritarrek hiria norberarena dela –eta, aldi berean, guztiena– sentitzea, antolakuntzan parte hartzea eta hiriaren aurrerabidean laguntzea.
- Bestetik, heziketaren bidez, ikasketak egitean, gizartean egin beharreko lanetarako prestakuntzaz gain, arimaren goranzko bidea lantzen da: mundu sentikorretik mundu adigarrirako bidea.
Hezigabeak eta Hezituak: Leizezuloaren Metafora
Hezigabeak leizezuloko gatibuak dira: itzalak errealitatetzat hartzen dituzte, naturaren munduaren eta gorputzaren gozamen sentsorialen menpe daudelako.
Hezituak, aldiz, kobazulotik atera direnak dira, hezkuntzaren bide neketsuan eta askatzailean ibili direnak. Hauek arima mundu adigarrirantz zuzendu dute, eta, neurri handi batean, gozamen sentsorialen menpekotasunetik askatu dira.
Hezitu Gorenak eta Gobernua
Hezituetatik, banakako batzuek, gainera, benetako errealitatea (Ideiak) atzemateaz gain, Ongiaren Idea ere atzemango dute. Horiek dira, Platonen arabera, hiria gidatzeko prest egongo direnak, ezagutza eta bertute gorena lortu baitute.