Platonen Epistemologia eta Dualismo Antropologikoa
EPISTEMOLOGIA
Platonek ezagutzaren teoria ideien teoriaren bidez garatu zuen, bi mundu bereizi zituen: mundu materiala (etengabe aldatzen dena) eta mundu ulergarria (finkoa eta aldaezina). Mundu hauetako bakoitzari ezagutza-mota bat dagokio:
- Doxa edo iritzia: Sentimenen bidez lortutako ezagutza erlatiboa eta behin-behinekoa da.
- Episteme edo zientzia: Arrazoimenaren bidez lortutako ezagutza absolutua eta ziurra da.
Platonek uste zuen sentimenen bidez ezin dela ezagutza fidagarria lortu, iritzia baino ez. Sentimenen bidezko ezagutza (doxa) bi mailatan banatzen da:
- Irudimena: Objektu fisikoen irudien bidez lortutako ezagutza (arteak).
- Ustea: Objektu fisikoen azterketaren bidez lortutako ezagutza (zientzia fisikoak).
Ideien munduko egitateak ezagutzeko arrazoimena behar da. Horrela, jakituria (episteme) lor daiteke, ez iritzia (doxa). Pentsamenduaren bidez, ideia matematikoak eta zentzumenen munduko ideiak ezagutu daitezke (matematika). Gainera, pentsamendu intuitiboak ideien moralen, estetikoen, eta ongiaren ezagutza eskaintzen du (dialektika). Arrazoimenaren bidezko ezagutza lortzeko prozesua metodo dialektikoa da. Dialektikak mundu sentigarriaren nahasmenetik aldendu eta ideien mundura igotzen laguntzen du. Hau da, kobazulotik ateratzea eta kanpokoa ikustera ohitzea. Ongiaren ideia ezagutzera iristeko, igoera-prozesua jarraitu behar da. Ongia eta edertasuna maitasun (eros) bidez ezagutzen dira. Laburbilduz, dialektika arrazional gorena da, ideiak eta ongiaren ideia ezagutzen laguntzen duena. Dialektika, etimologikoki, “arrazoimenaren bitartez” esan nahi du, eta elkarrizketa bidezko heziketa prozesua da, partikularretik unibertsalera igarotzeko metodoa. Platonek sofisten eszeptizismoari aurre egiten dio, esanez ezagutzea ariman betidanik egon den zerbait oroitzea dela.
Ongiaren Kontzeptua
Platonek "Errepublika" lanean dio ongiarena dela mundu ulergarriko ideia gorenena eta ezagutzaren azken helburua. Eguzkiaren antzera, ongiaren ideia da ondasun eta edertasun guztien jatorria. Eguzkiak argia ematen du eta gauzak ikusgarri egiten ditu, eta ongiaren ideia, berriz, izatea eta bestelako ideiak (zuzentasuna, edertasuna) ulergarri egiten ditu. Platonek, Sokratesen iritzia jarraituz, defendatzen du ongiaren kontzeptu bakar bat dagoela. Hori adimenaren bidez ezagutu daiteke, baina ez da erraz aurkitu; prestakuntza behar da horretarako. Platonek maitasuna (eros) eta jakin-mina erabiltzen ditu ongiaren ideia ulertzeko. Gainera, Platonen iritziz, ongi jokatzeko, zer den ongi jokatu jakin behar da. Beraz, hezkuntza ezinbestekoa da pertsona on bat izateko. Jakintsuak, alegia, ongiaren ideia ulertzen duenak, gobernatzeko gai izango da.
Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima
Platonek dio gizakia gorputzaz eta arimaz osatuta dagoela. Gorputza materiala eta hilkorra da, mundu sumagarriaren parte; arima, aldiz, ez da materiala, hilezkorra da, eta ideien mundutik etorria. Arima gorputzarekin bat egitean, ideien munduko ezagutzak ahaztu egiten ditu, eta horrek "anamnesia" deritzon prozesu bat behar du oroitzeko. Platonek hiru arima mota bereizten ditu:
- Arima irritsezkoa: Sabelean kokatzen da, ugalketarekin eta biziraupenarekin lotuta.
- Arima suminkorra: Bihotzean kokatzen da, pasioekin (adibidez, ausardia, koldarkeria) lotuta.
- Arima arrazionala: Buruan dago, arrazoimena eta nahimena kudeatzen ditu.
Platonek dio arima arrazionala nagusi izan behar dela, eta bertutea arimaren osasuna dela. Hiruzpalau arimaren zatiak, egokiro jarduten dutenean, harmonia lortzen da. Arima arrazionalak jakintsu izan behar du, suminkorrak sendoa, eta irritsezkoak neurritsua. Platonek mitologia bat erabiliz azaltzen du arimaren zatiak nola funtzionatu behar duten: gizakia edo hiria zaldi zuri batek eta zaldi beltz batek tiratutako gurdi hegadun baten modukoa da. Zaldi zuriak arima suminkorra irudikatzen du, zaldi beltzak arima irritsezkoa, eta gidariak arima arrazionala. Zuzentasuna edo bertutea, pertsonan arimaren hiru zati hauen arteko orekan dago, eta gizartean hiru talde (ekoizleak, zaindariak eta agintari filosofoak) arimaren zati hauekin bat datoz. Ekoizleek arima irritsezkoa dute nagusi eta neurritasuna bertute; zaindariek arima suminkorra eta sendotasuna; agintariek, berriz, arima arrazionala eta bertutea zuhurtzia.
Bertuteak eta Hiri Ideala
Platonek filosofia politikoan hiriaren egitura eta gobernua aztertzen du, eta kezkatu egiten da zein nolako hiri edo estatu bat izan behar den. Bere bizipenek, esate baterako, Peloponesoko Gerrak eta Sokratesen heriotzak, eragin handia izan zuten bere pentsamenduan. Platonek dio hiriaren helburua gizakien zoriona bermatzea dela, eta horretarako, hiria justua izan behar du. Horregatik, gobernu justuak filosofoek gidatu behar dituzte. Hiru arima mota bereizi zituen, eta bakoitzari funtzioak eta bertuteak atxikitzen dizkie. Horren arabera, hirian hiru gizarte taldetan sailkatzen dira: ekoizleak, zaintzaileak eta agintariak. Talde bakoitzak bere eginkizunak betetzen baditu, zuzentasuna eta harmonia lortuko dira. Platonen iritziz, hezkuntza garrantzitsua da, eta hautapenezko heziketaren bidez zehaztu behar da pertsona bakoitzak zein taldetan integratuko den. Hezkuntza bi mailatan emango da: soinketa eta musika, eta gero matematikak eta filosofia. Azken mailara iristen direnak, "aristoi" deritze, eta haiek izango dira gobernari onak. Platonek uste du gobernariak sendotasuna, zintzotasuna, eta egia bilatzeagatik prestutasuna izan behar dutela. Gobernariak 50 urtekoak izan behar dira, eta hezkuntza prozesu luze baten ondoren ongiaren ideia ulertu behar dute. Platonen arabera, gobernu onena aristokrazia da, hau da, bertutetsuenen gobernua. Tirania, aldiz, gobernu motarik txarrena da. Demokrazian, gobernu-lanetarako prestatuta ez daudenek gobernatzen dutenez, Platonek ez du onartzen, eta gobernua zintzotasuna eta prestakuntza dutenek gidatu behar dute. Hezkuntzak, beraz, funtsezko eginkizuna du hiri idealean, gobernatu beharko duten pertsonak prestatuz.