Platonen eta Aristotelesen Filosofia: Munduak, Ezagutza eta Etika

Filosofia eta etika2,87 KB

Platonen eta Aristotelesen Filosofiaren Oinarriak

Platonen Bi Munduak eta Ezaugarriak

Platonek bereizten dituen bi mundu mota bakoitzeko bi ezaugarri nagusi:

1. Mundu Materiala (Sensiblea)

  • Hilkorra: Gauzak jaiotzen eta hiltzen dira. Etengabeko aldaketan dago.
  • Aldakorra eta Iritziaren Eremua: Mundu materialari buruzko iritziak ez dira inoiz koherenteak, horregatik mundu materiala aldakorra da.

2. Ideien Mundua (Inteligiblea)

  • Unibertsala: Ideiak unibertsalak dira, mundu guztientzat berdinak. Adibidez, txakurraren ideiak beti izango ditu 4 hanka.
  • Hierarkikoa: Ideia perfektuena Ongiaren Ideia da. Ongia lortzeko, beste ideietatik igaro behar gara. (Piramidearen egitura: Ongia → Ideiak → Materiala → Irudia)

Ezagutza Motak Platonen Arabera

Platonen arabera, ezagutza mota desberdinak dagozkio mundu bakoitzari:

Mundu Materialari Dagokiona: Iritzia (Doxa)

  • Mundu materiala etengabe aldatzen denez, ez du ezagutza finkorik ematen.
  • Zentzumenen bidezko ezagutza erabiltzen denez, ezin dugu esan guztia egia denik.

Ideien Munduari Dagokiona: Zientzia (Episteme)

  • Mundu ideala estatikoa denez, ezagutza finkoa ematen du arrazoimenaren bidez.
  • Arrazoimenaren ezagutza erabiltzen denez, erreala eta egiazkoa dela esan dezakegu.

Platonen Hiri Idealeko Gizarte Klaseak

Platonek bere hiri idealaren barruan bereizten dituen hiru gizarte-klaseak eta haien ezaugarriak:

  • Agintariak (Filosofo-Erregeak):
    • Funtzioa: Gizartea antolatzea eta herritarrak guztien ongia lortzera bideratzea.
    • Bertutea: Jakintza eta zuhurtzia.
  • Zaindariak (Militarrak):
    • Funtzioa: Estatua kanpoko erasoen eta barne sedizioen aurka defendatzea.
    • Bertutea: Sendotasuna (ausardia).
  • Produktoreak (Langileak/Artisauak):
    • Funtzioa: Komunitatearen beharrak asetzeko beharrezkoak diren kontsumo ondasunak ekoiztea eta lantzea.
    • Bertutea: Moderazioa.

Aristotelesen Hilemorfismoa

Aristotelesek Platonen dualismoa baztertzen du. Ez daude bi mundu:

Mundu bakarra dago, mundu hautemangarria, non materia eta forma izakian txertatuta dauden. Adimenak bereizten ditu materia eta forma, baina ez dira entitate bereiziak.

  • Ez dago idearik errealitate hautemangarritik at. Forma ez da fisikoa, baina izakiaren esentzia da.
  • Esentzia gauzetatik at existituko balitz, substantzia eta esentzien kate amaigabe bat izango genuke, guztiz absurdoa dena.

Deskargatu

PDF Word HTML