Platon: Ideien Teoria eta Ezagutzaren Mailak

Filosofia eta etika3,63 KB

Platon: Ideien Teoria

Ideien teoria: Platonen filosofiak bi eremu ontologiko edo bi errealitate mota desberdindu zituen, dualismo ontologiko bat defendatuz:

  • Errealitate edo mundu sentigarria (zentzumen organoek eskainitako errealitatea).
  • Errealitate edo mundu adigarria (arrazoiaren bidez antzematen duguna).

Errealitate Adigarria

Platonen iritzian, adimenaren bitartez antzematen duguna ideiak dira; eta ideia horiek berez existitzen direla defendatu zuen; "kontzeptu unibertsalak" dira.

Errealitate Sentigarria

Errealitate sentigarria zentzumen bidez hautematen dugun errealitatea da. Errealitate sentigarria itxuraz eta gezurrezko errealitatea baino ez da.

Ongiaren Kontzeptua

Errealitate oroaren funtsa edo oinarria da. Eguzkiak mundu sentigarria gobernatzen duen bezala (gauza eta izaki guztiak sorterazten), Ongi-Ideiak beste ideien existentzia bultzatzen du, ideia guztiak sorterarazten. Ongi Ideiak mundu adigarria gobernatzen du eta mundu horretarako benetako funtsa edo kausa da. "Ongi Ideia" beste ideiak, gauza eta ekintza on eta eder guztien kausa dela. Ongi Ideiari mundu sentigarrian eguzkiak betetzen duen papera dagokio. Ongi ideiak Ideiak eta gauza guztien iturburua da.

Ezagutzaren Teoria: Zientzia (Episteme) eta Iritzia (Doxa)

Etengabeko mugimendu eta aldaketan dagoen errealitate sentigarriak ezin digu eskaini benetako jakintzarik. Egiazko ezagutzak errealitate iraunkor eta aldaezinari buruzkoa izan behar da derrigorrez, benetako jakintza "beharrezkoa" eta "unibertsala" izan behar du.

Ezagutzaren Mailak ("Lerroaren Mailak")

Platonek, metafora bat baliatuz, ezagutza lerro bezalakoa dela esan zuen. Ezagutza-lerroa bi segmentuz osatuta dago: Doxa eta Episteme.

Doxa (Iritzia)

DOXA (iritzia da). Doxa entzumenetan oinarritzen den ezagutza da. Doxa segmentua ezjakintasuna eta benetako ezagutzaren artean kokatzen da. Doxa segmentua beste bi segmentutan zati ditzakegu:

  • Pixtis ("hipotesia"). Doxaren mailarik baxuena da; errealitate naturaren irudietan finkatutako ezagutza.
  • Eikasia ("sinesmena"). Errealitate eta izaki naturalei buruzko jakintza.

Episteme (Zientzia)

EPISTEME: ("zientzia" edo benetako jakintza da). "Episteme" adimenak gidatutako jakintza da. Gizakiari egiazko jakinduria ematen dion ezagutza-mota bakarra episteme da.

  • Dianoia ("ezagutza diskurtsiboa"). Adimenak Ideiak ulertzen hasten dira. Errealitate adigarriaren maila konprenditzen hasten da. Dianoia benetako ezagutza da.
  • Noesis (ezagutza intuitiboa). Ezagutzaren gailurra da: Arrazoiak Ideiak zuzen-zuzenean ezagutzen dituen goi mailako jakintza honetan adimenak ez du erabiltzen inolako bitartekorik, Ideiak berak ikasten ditu. Noesis lortzen denean, arimak Ideia batetik bestera doa mundu hierarkiko hori ibiltzen. Hierarkia horren amaierara iristen denean, arimak Zuzenbidetasun, Edertasun eta Ongi-aren esentziak uler ditzake.

Dialektika

Deskribatu dugun ezagutza lortzeko prozesua dialektika da Platonen esanetan. Dialektika prozesu luze, latza, neketsua eta gogorra zela; benetako jakintza eskuratzeko prozesua zailtasunez betetako prozesu bat zela; jakin-bidea behetik goraino ibiltzea gizabanako bikainen lana zela. Ezagutzarako ibilbidea betetzeko goi mailako trebetasun intelektuala izatea beharrezkoa da, baita karakter sendo eta zintzo izatea ere. Jakintzarako bidea ez dago zabalik edonorentzat.

Deskargatu

PDF Word HTML