Platon eta Aristotelesen filosofiaren konparazioa

Filosofia eta etika2,69 KB

Ideia filosofiko oso desberdinak

Platon idealista eta Aristoteles errealista ziren. Platonek dualismo ontologikoa zegoela esaten zuen, bi mundu. Esentziak gauzetatik bananduta (ideiak TRANSZENDENTEAK → mundu honetatik at). IDEIAK existitu eta benetako errealitatea dira. PERFEKZIOA mundu sentikorretatik at dago: TELEOLOGIA TRANSZENDENTEA.

Aristotelesentzat, mundua substantzien konposaketa HILEMORFIKOA da: materia + forma. Forma materiaren barnean dago; INMANENTE. Existitzen direnak OBJEKTU/BANAKO KONKRETUAK dira → zerizana (esentzia, forma). Izaki orok funtzio bat lortzea du helburu: TELEOLOGIA INMANENTEA. Ongiaren ideia printzipio ontologiko-etiko-politikoa da. Motor ibilgea = Azken kausa inkausatua.

EPISTEMOLOGIA: ezagutza-teoria

Platonen arabera, ezagutza gogoratzea da (ANAMNESIA): oroimena, aurreko bizitzako oroitzapen gisa (jatorrizko elementuak → ezagutza a priori).

Aristotelesentzat, ezagutza oro zentzumenekin hasten da (a posteriori; jaiotzean orri zuri).

ANTROPOLOGIA: gizakiari buruzko teoria

Platonen arabera, DUALISMO ANTROPOLOGIKOA dago: arima + gorputzaren arteko ustekabeko lotura (banandu ahal da). Gizakiaren arimak hiru zati ditu: irritsa, suminezkoa eta arrazionala. ARIMA HILEZKORRA da: arima eta gorputza kontrako elementuak dira. Berarentzat, gorputza mundu sentikorretik dator, arima mundu ulergarritik.

Aristotelesentzat, gizakia arima + gorputzaren arteko lotura substantziala da (ezin da banatu). Izaki bizidun orok du arima: begetatiboa (landareak), sentimenezkoa (animaliak) edota arrazionala (gizakiak). Harreman inklusiboa. Arima EZ DA HILEZKORRA: gorputzaren bizi-printzipioa. ARIMA forma da, izaki bizidun bakoitzaren esentzia, GORPUTZA materia (TEORIA HILEMORFIKOA).

ETIKA

Platonen arabera, INTELEKTUALISMO MORALA dago: Ongia ezagutzen duenak bakarrik egiten du ongi. Gaizki jokatzen bada, ongia ez ezagutzeagatik da (ezjakintasuna). Hezkuntza ezinbestekoa da.

Aristotelesen arabera, EUDEMONISMOA dago: ZORIONTASUNA, gizakiaren errealizazio/perfekzio gisa, arrazoimenaren garapena behar du.

POLITIKA

Platonek Estatu eredu perfektu bat defendatzen du (UTOPIA → mundu ideal), non bertutetsuek (justuek, jakintsuek) gobernatzen duten (aristokrazia). Estatu zoriontsu eta justua hiritar bakoitzak dagokion funtzioa betetzen duenean lortzen da. “Gizakia animalia politikoa da”, komunitate baten kidea.

Aristotelesek EZ DU UTOPIARIK DEFENDATZEN: edozein erregimen politikoa zuzena izan daiteke eta denon onura bilatuz gero (pragmatismoa). “Gizakia animalia politikoa da”, komunitate baten kidea. HELBURU POLITIKOA: guztien onura bilatzea, herritarrentzako bizitza zoriontsu eta gogobetegarria lortzea.

Deskargatu

PDF Word HTML