Platon eta Aristotelesen filosofiaren konparazioa
1. Platonen ideien teoriaren kritika
Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, biek errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela esaten dute. Mundu sentigarrian eta ideien munduan dagoen banaketa bereizten du Aristotelesek. Platonek mundu sentigarria ez dela benetako errealitatea dio eta Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen.
Hilemorfismoa: Aristotelesen ikuspegitik objektua Hile (materia) eta Morfo (forma esentzial unibertsalez) osaturik dago.
Zoriontasuna: Zoriontasunaren inguruan Platonek arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako bizitza orekatua lortzean datzala esaten digu. Aldiz, Aristotelesen ikuspegitik zoriontasuna praktikaren bitartez lortzen den helburua da.
Antropologia: Antropologiari dagokionez, Platon dualista dugu, hau da, gizakia arimaz eta gorputzez osatua egon arren, gorputza arimaren kartzela da, eta zentzu hertsian gizakia arima besterik ez da. Aristotelesek, ordea, gorputzaren eta arimaren batasuna substantziala azpimarratzen du, arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria zalantzan jarriz.
2. Teoria politikoa: gizatartasuna eta erregimen politikoak
Aristotelesek dio gizakia animalia politikoa dela, eta bizirauteko ezinbestekoa dela gizartean bizitzea (hemen ez da Platonengatik urruntzen). Horregatik gizakiak lehenik familia sortzen du, eta familiek sozializatu egiten dute, gobernatzeko modu oker eta zuzenak dituena, gobernu zuzenak usteldu egin daitezkeelako, gobernu oker bihurtuz. Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak. Zuzenak dira guztien ongia bilatzen dutena eta okerrak dira gobernuan daudenen interesak baino babesten ez dituztenak.
- Gobernaria bakarra denean: monarkia / Gobernua usteltzen denean: tirania
- Gobernua gutxituen eskuetan dagoenean: Aristokrazia eta Usteltzen denean: Oligarkia
- Gobernua herriaren esku badago: Demokrazia / Herria hezita ez badago=hori usteldu =Demagogia bihurtu.
Gainera, Aristotelesek dio naturala eta komenigarria dela gizartea klase desberdinetan banatzea, esklaboak eta askeak eta aberatsak eta pobreak bereiziz.