Platon eta Aristoteles: Filosofia eta Estatuaren Ikuspegiak

Filosofia eta etika4,65 KB

Platonen Filosofia

Platonen Ikuspegi Politikoa

Platonen testu honetan, ideia nagusia da estatuaren ongizatea hiritarren banako nahiak baino garrantzitsuagoa dela. Hiriari onura ekartzea da helburua, eta horretarako, hiritar guztiek elkarlanean aritu behar dute, nahiz eta askotan behartuta izan. Hiritar bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa da batasun politikoa eta soziala lortzeko. Hiritarrak ezin dira nahi duten moduan bizi, baizik eta estatuaren interesen arabera moldatu. Platonen ikuspegian, estatuaren batasuna da lehentasuna.

Ideien Teoria

Platon lehen filosofo sistematikoa izan zen, eta bere ikuspegi filosofiko guztien oinarrian printzipio bateratzaile bat dago. Printzipio bateratzaile hori Ideien Teoria da, eta Platonen Ideien Teoria ontologia dualistan oinarritzen da. Berak izatea bi mundutan banatu zuen: batetik, Ideien Mundua (mundu ulergarria) eta bestetik, Mundu Materiala (mundu sumagarria). Mundu ulergarriko osagaiak ideiak dira, eta mundu materialekoak sentimenen bidez hautematen diren objektuak. Mundu Materiala etengabe aldatzen denez, Platonen iritziz, ideiak dira benetako errealitatea, eta mundu sumagarriko objektuak ideien kopiak dira. Ideiak ez dira soilik pentsamenduak, baizik eta existitzen diren entitate metafisikoak. Mundu sumagarrian ikus daitezkeen gauzak ikusi, entzun, dastatu, usaintzen eta ukitzen ditugu. Ideiek ematen diote izatea gauza materialei; adibidez, zaldiaren ideia da zaldi bat izateko arrazoi.

Platonen arabera, ideiak:

  • Unibertsalak
  • Perfektuak
  • Bakarrak
  • Materiagabeak
  • Aldaezinak
  • Betierekoak

dira, eta objektu naturalen zergatia azaltzen dute.

Ezagutzaren Teoria

Platonek Ezagutzaren Teoria Ideien Teoriaren bidez garatu zuen, bi mundu bereizi aztertuz: Mundu Materiala, etengabe aldatzen dena, eta Mundu Ulergarria, finkoa eta aldaezina. Mundu horietako bakoitzari ezagutza-mota bat dagokio: doxa (iritzia) eta episteme (zientzia).

Doxa, sentimenen bidez lortutako ezagutza erlatiboa eta behin-behinekoa da, eta bi mailatan banatzen da:

  • Irudimena (objektu fisikoen irudien bidez lortutako ezagutza, artea)
  • Ustea (objektu fisikoen azterketaren bidez lortutako ezagutza, zientzia fisikoak)

Bestalde, Ideien Munduko egitateak ezagutzeko arrazoimena behar da, eta horrela jakituria (episteme) lor daiteke, ez iritzia (doxa). Ezagutzaren prozesua dialektika metodoaren bidez egiten da, Mundu Sentigarritik aldendu eta Ideien Mundura igotzen laguntzen duena. Dialektika, etimologikoki “arrazoimenaren bitartez” esan nahi du, elkarrizketa bidezko heziketa prozesua da, partikularretik unibertsalera igarotzeko. Azkenik, Ongiaren Ideia ezagutzeko prozesua maitasun (eros) bidez burutzen da, eta horrek dialektika arrazional gorena izatea dakar, ideiak eta Ongiaren Ideia ezagutzen laguntzen duena.

Aristotelesen Filosofia

Gizakia eta Gizartea

Aristotelesen arabera, gizakia animalia politikoa da, eta gizartean bizitzea da bere bizitzaren oinarria. Gizakiak gizartean bizi behar du zoriontsu izateko, eta gizartean sortzen diren asoziazio naturalen artean, familia da lehenengoa. Platonen iritzitik aldenduz, Aristotelesek familia ikusten du hiritarren zoriontasunerako lehen urrats gisa, ez oztopo gisa. Estatuaren xedea hiritarren bizitza bertutetsua ahalbidetzea da, eta horretarako neurritasuna eta erdibidea beharrezkoak dira, bertutea erdibidean baitago.

Estatuaren Bertutea eta Gobernu Formak

Estatuaren bertutea zuzentasuna da, gizartean ordena eta harmonia lortzen duena, eta hiritarren ekintzak merituzkoak eta legezkotasunekoak izan behar dute. Aristotelesen iritziz, gobernu egokiak gobernatuen ongizatea bilatu behar du, eta hiru gobernu-forma zuzen daude:

  • Monarkia (gizabanako bakar baten gobernua)
  • Aristokrazia (gutxi batzuen gobernua)
  • Demokrazia (askoren gobernua)

Bestalde, tirania, oligarkia eta demagogia gobernu-forma txarrak dira.

Gobernu Formarik Egokiena

Aristotelesek ez zuen gobernu-forma bakar baten alde egin, nahiz eta monarkia eta aristokrazia onenak iruditu, praktikan demokrazia izan ohi dela ondorioztatu zuen. Demokrazian klase ertainek gobernatzen dute, egonkortasuna emanez gizarteari. Horrekin batera, estatuak ongi funtzionatzeko, hirien tamaina eta lur eremua egokiak izan behar dira, eta hiritarrek gobernuaren ardura izan behar dute.

Deskargatu

PDF Word HTML