Pertsonen Kultura-Aniztasuna: Zibilizazioen Arteko Aniztasuna

Filosofia eta etika2,28 KB

Zibilizazioak lurreko kultura-eremu handiak dira.

Zibilizazio bat osatzen duten pertsonek beren ikuspegi berezia dute munduaz, eta nortasun-ezaugarri komunak; hala nola, hizkuntza, erlijioa, ohiturak, pentsamoldea, teknikak, gobernu sistema…

Gaur egun, munduan zenbait zibilizazio handi bereizten dira: mendebaldekoa, eslaviarra, txinatarra, islamiarra… Europa mendebaldeko zibilizazioaren baitan dago.

Zibilizazio bakoitzaren barruan, zenbait unitate bereizten dira: kulturak esaten zaie. Horrenbestez, mendebaldeko zibilizazioan kultura anglosaxoia, eskandinaviarra, mediterraneoa eta abar bereizten daitezke. Kultura horietako bakoitzaren barnean ere beste bereizketa batzuk egin daitezke.

Kultura bakoitzak eremu bat hartzen du, eta batzuetan zenbait herrialde ere bai. Eta herrialde bakoitzaren barnean zenbait kultura-eskualde egon daitezke.



Gaurko Kultura-Erronka Handiak

Gaur egungo munduan, globalizazio-prozesua dela-ta, kulturen arteko harremanak areagotu egin dira; horregatik, kulturen arteko bizikidetza da gure garaiko erronka handietako bat, eta gero eta kezka-iturri handiagoa.

Eremu berean elkarrekin bizi diren kulturek elkar errespetatzea nahi genuke. Baina, batzuetan, pertsonak baztertu egiten dira beren kulturagatik. Gehienetan, gehiengoaren kultura gailentzen zaie besteei.

Kulturen Desagerpena

Munduko kultura ezberdinen ezaugarrien berri jakitea eta haiek bereganatzea aberasgarria izan daiteke. Kulturak ez dira estatikoak; bilakatu egiten dira, beste kultura batzuetako ekarpenen bidez. Arazoa kultura batek beste bat ordezkatzen duenean sortzen da, eta kulturak desagertzen direnean; horrek gure planetaren aberastasuna galtzea dakar.

Historian izan dira kulturen arteko harreman baketsuak, baina baita indarkeriazkoak eta menderatzaileak.

Fundamentalismoak

Gizarteko bizitza erregulatzeko, liburu sakratuen edukiak aplikatzen dituzten erlijio-mugimenduak dira fundamentalismoak. Fundamentalistentzat egia bakarra testu sakratuetakoa da; horregatik, intoleranteak izan ohi dira beste ikuspegi batzuekin.

Eskuarki, mugimendu fundamentalistek mundu modernoko elementu batzuk baztertzen dituzte; hala nola, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, eta erlijioan oinarritzen ez diren legea

Deskargatu

PDF Word HTML