Odontologiako Materialak, Protesiak eta Ortodontzia
Obturazioko Materialak
- Gutapertxa: Hortz-mamia kendu eta betetzeko erabiltzen da.
- Amalgama: Merkurioz eta urrez edo zilarrez osatuta dago. Zinka eta kobrea ere baditu, kantitate txikitan. Material grisa eta gogorra da, 24 ordutan sortzen dena.
- Konpositea: Haginaren dentina eta esmaltea ordezkatzeko erabiltzen da. Koroaren butxaketan estetikoki garrantzia duenean erabiltzen da. Konpositea hortz-haginera ondo itsasteko, lehenik azido ortofosforikoarekin grabatu bat egiten da, eta ondoren hortzetako itsasgarri bat erabili behar da.
Barrunbe Oinarriak
Ez dira beti jartzen; soilik txantxar sakona dagoenean erabiltzen dira.
Kaltzio Hidroxidoa
Bi osagaiz osatuta dago. Likido egoeran egoten da, nahastu eta berehala gogortzen da, eta kotoi batekin ematen da.
Inpresiorako Materialak
Argizariak, alginatoak, igeltsua eta silikona.
Baldintzak
- Ez toxikoa.
- Zehatza: Aho-barrunbeko ehun guztien aztarnak ondo zehaztea.
- Dimentsioarekiko egonkorra: Ez dadila handitu ezta txikitu.
- Erabiltzeko erraza: Erraz prestatu eta gogortu.
- Zapore eta usain ona, eta merkea.
Material Espezifikoak
- Argizariak: Ahoa ixterakoan oklusio mota nolakoa den jakiteko erabiltzen da.
- Alginatoak: Itsasoko alga batzuekin sortua. Odontologian gehien erabiltzen den materiala da.
Hortzetako Protesiak
Hortz bat falta zaigunean, ondokoek hutsunea somatu eta bete egin nahi dute. Hori gerta ez dadin erabiltzen dira hortz-protesiak.
Sailkapena
- Finkoak edo mugikorrak (mugikortasuna kontuan hartuta).
- Partziala edo osoa (ordezkatzen diren pieza kopurua kontuan hartuta).
- Behin-behinekoa edo behin betikoa (iraupenaren arabera).
Protesien Zainketa
- Norberaren haginak bezala zaindu.
- Zubiak edo engantxeak dauzkatenek ohiko garbiketa egin eta hortzoia garbitu.
- Kendu daitezkeenak: jan ondoren garbitu eta lo egitean uretan utzi.
- Urtero gainbegiratu eta aztertu.
Ortodontzia
Odontologiako espezialitate bat da, masail bien arteko erlazio egokia izatean datzana, hau da, oklusio egokia lortzean.
Motak
- Aho barnekoak:
- Finkoak: Braketak, alanbre bat eta hortzetako fitxa bakoitza lotzen ditu, alineazio eta oklusio egokia lortzeko.
- Mugikorrak: Kendu eta jartzekoak.
- Kanpokoak: Mentoñerak, aurpegiko arkuak, etab.