Nihilismoa: Balioen Eraldaketa eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,43 KB

Nihilismoa eta Balioen Eraldaketa

Nihilismoa, Jainkoaren heriotzaren ondorioa da, une horretara arte gizakiaren babesa eta aterpea izan diren balioak bertan behera gelditu direlako, eta horrek jarrera nihilista sortu du. Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren balioak morroien moralak jaso dituena izan dira, eta jaunen morala irauli eta alderantzikatu dute. Jaunen morala bizitzarekiko maitasunetik sortu da eta ona hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria izendatzen du. Gaiztoa, ordea, arrunta, umila, mendekoa, pazientea, beste maisala erakusten duena, sufritzen duena, elkartasuna eta apaltasuna ziren.

Filosofiaren eta erlijioaren laguntzarekin morroi morala ezarri da eta balioen aldaranzketa gauzatu da, lehen ona zena gaiztoa bihurtuz. Baina Jainkoaren heriotzarekin balio horiek indarra galdu dute eta hasierako nihilismoa pasiboa gaindituz gizakia konturatzen da Jainkoa eta orden moralaren heriotza askatzailea dela bizitza itotzen zuten dogma finkoak astindu direlako.

Trasmutazioa segurtasun borondatetik segurtasun ezarekiko gustu berrira igarotzea da eta honek ez dauka zertan inplikatu balio batzuk beste balio batzuekin ordeztea besterik gabe, balioa izatea ez kanpotik datorren fetitxe bat, baizik eta mundu ireki bateko bizitzaren martxan, une batean gauzei emateko zentzu bat, beti eztabaidan jarri behar dena.

XIX. Mendeko Oinarri Iraultzaileak

OINARRIAK: XIX. mendearen bigarren erdialdean, urte gutxiren buruan, arlo desberdinetan ekarpen iraultzaile pilo bat izan ziren. Harrigarria da hain urte gutxitan, hainbesteko aldaketa izatea, eta ordura arteko sineskeria guztiak kolokan jarriko zituzten doktrinak zabaldu ziren. Darwinek, bere teoriaren bitartez, naturaren zorizko funtzionamenduaren garrantzia nabarmendu zuen, gizakiaren sorrera arbitrarioa azaltzen zuen. Marxek ekonomian oinarritutako historiaren interpretazioa egin zuen, eta interes ekonomiko desberdinak dituzten klaseen arteko borroka bakarrik egon da historian. Nietzschek mendebaldeko kultur tradizioaren eta erlijioaren kritika egin zuen. Freud psikoanalisiaren sortzailea izan zen, eta errepresioa jarri zuen gizakiek jasaten dituzten neurosien atzean. Kritika horiek guztiak etsai komun bat dute: erlijioa, mendeetan pentsamenduaren gidari izan dena. Beraz, XX. mendeko gizakiak ezingo du orain arte sinetsitakoan sinesten jarraitu, pentsalari hauek gizakiak pentsatzen zuena aztoratu dute.

Deskargatu

PDF Word HTML