Nietzscheren Kritika Filosofikoa

Filosofia eta etika1,19 KB

Nietzscheren pentsamendua azaltzea zaila da. Alde batetik, edozein azalpen emateko sistematizazioa eta ordena funtsezkoak dira, eta autoreak sistematizazioaren kontra jotzen zuelako. Bestetik, idazle oso ona zenez, errekurtso literarioak erabiltzen zituen: metaforak, hitz-jokoak, etab.

Filosofoak, lehenik eta behin, garaiko kritika egin zuen, kulturalki zein moralki. Kritika horiei, ondoren, proposamen bat gehitu zien.

Europako Kulturaren Kritika

Nietzschek dioenez, Europako kultura endekatuta dago, eta kritika egiten dio. Mendebaldeko kultura metafisikan oinarritzean, bizitza ukatzen duelako.

Bere 'Tragediaren sorrera' liburuan azaltzen du Greziako kultura presokratikoak bizitza den bezala onartzen zuela: bere alde liluragarri eta beldurgarriekin. Artearen bidez egiten zioten aurre, tragedian agertzen ziren bi elementu erabiliz:

  • Bata Apolo jainkoa da, alde arrazionala sinbolizatzen duena: ordena, ezagutza, edertasuna, oreka... Tragedian pertsonaietan eta elkarrizketetan irudikatzen da.
  • Bestea Dioniso da, alde irrazionala sinbolizatzen duena: neurrigabekeria, arte sortzailea, instintuak eta pasioak, eta kontzientzia pertsonala desegiten duena.

Deskargatu

PDF Word HTML