Nietzsche: Supergizakia, Itzulera eta Eragina
Supergizakira iristeko hiru fase
Aldi berean, hiru eraldaketa fase finkatu zituen supergizakira iristeko. Lehenengoa gamelu batekin parekatuz, konkorra Jainkoaren legea izanik. Hemen, idealismoaren garaia islatzen zuen, esklaboek zama eta errua bere gain hartzen zutela. Bigarrena lehoi fasea da, idealismoaren gainbehera adierazten duena, lehoiarekin parekatuz gizakia, hau altxatu egiten dela, betebeharrei aurre eginez baloreak ezeztatzen dituela. Azkenik, hirugarrena, ume fasea. Hemen, gizakia ume inozoa da, ez du balorerik jaiotzean eta horregatik bere baloreak eraiki edo sortu behar ditu.
Laburbilduz, supergizakiak balore berriak ordezkatu behar ditu, Jainkoa beregandik kanporatuz eta izaki ahalguztidun bihurtuz.
Amaigabeko Itzulera
Zer gertatuko litzateke, berdin biziko zarela ziurtatuko balizute, bizitza eternitate osoan berdin izatera kondenatuta dagoela eta prozesu amaigabea dela jakingo bazenu? Nola biziko zinateke?
Gai hau presokratikoek sortua da, eta juduen denbora linealaren teoria agertu arte iraun zuen.
Kontua da garaiko zientziak unibertsoko materia mugatua zela zioen, horregatik, pentsalariaren ustez, atomoen konbinaketa guztiak emango ziren momentua iritsiko zen, konbinaketak betiko konbinatuko zirela.
Honek berriro jaiotzearen nahia islatzen du, itxaropen bakarra bizitzaz beti gozatzeko aukera izatea izanik.
Nietzsche eta gero
1900. urtean hil zen pentsalaria, baina haren filosofiak egun arte indarrean iraun du, bera bizi zenean ia ezaguna ez zela nabarmenduz.
Pentsalariak postmodernitatea ireki zuen, pentsalari askorengan eraginez. Gainera, ideologia guztietan zerikusia ere izan zuen, nazismoan hasi eta anarkismoraino:
- Alde batetik, bitalistak, Bergson eta Ortega y Gasset, pentsalariaren alde zeuden eta perspektibismoa aldarrikatzen zuten.
- Bestalde, existentzialismoaren kasuan, Heidegger eta Sartrek Jainkoaren ezeztapena burutu zuten gizakiaren askatasuna aldarrikatuz, pentsalariaren antzera.
- Amaitzeko, Nietzsche “susmoaren filosofoen” taldean sartzen zen, Marx eta Freudekin, gizartea aldatu nahi zutela, haien garaiko baloreak ezeztatuz eta alderdi irrazionalari garrantzia emanez.