Nietzsche eta Frankfurteko Eskola: Eragina XX. Mendean
Nietzsche eta Postmodernitatea
Nietzschek eragin handia eduki zuen XX. mendean gertatuko den korronte postmodernoarekin. Nietzchek moralari, erlijioari, botereari eta kulturari buruzko ikusmolde tradizionalei desafio egin zien ideia erradikalak planteatuz.
Postmodernitatearen testuinguruan zenbait filosofo Nietzscheren ikuspegi indibidualaren eta interpretazio aniztasunaren ideian oinarritu ziren.
Esate baterako, Jean-François Lyotard (diskurtsoen aniztasuna defendatuko du) eta Gianni Vattimo (“pentsamendu ahula defendatuko du).
Jean Baudrillard-en identitatean, Nietzscheren eragina ikus daiteke, modernitateari egindako kritikan, jainkoaren heriotzaren ideian eta errealitatearen izaeraren ulerkeran.
José Ortega y Gassetek “arrazoibitalismo”-ren kontzeptua sortu zuen. Termino hau arrazoia eta bizitza konbinatzen ditu. Ikuspegi hau proposatu zuten arrazoia eta bizitza giza existentziaren ikuspegi osoago eta aberasgarriago batean integratu nahian. Ikus dezakegu Nietzscheren filosofiak eragina izan zuela, batez ere moral tradizionalari egindako kritika, bizitasuna eta esperientzia azpimarratzean eta metafisika eta erlijio instituzionalizatua arbuiatzean.
Bukatzeko, María Zambranoren pentsamenduan, identifika daitezke Nietzscherekin, bere gehiegizko arrazionalismoari egindako kritika.
Frankfurteko Eskola eta Kritika Soziala
Frankfurteko Eskolan hainbat filosofo garatu zuten teoria sozial neomarxista. Filosofo hauek Marxismoaren teoria ikertu egin zuten, eta gizarte industrializatuen kritika egin zuten ere.
Max Horkheimer eta Teoria Kritikoa
Eskolako sortzaileetako bat Max Horkheimer da. Errealitatearen ikuspegi dialektikoa oinarri hartuta, gizarte garaikidearen zenbait alderdi aztertu zituen. 1937an Teoria tradizionala eta teoria kritikoa argitaratu zituen, hain zuzen ere, Frankfurteko eskolaren sorreraren manifestua.
Theodor W. Adorno eta Dialektika Negatiboa
Theodor W. Adorno Dialektika Negatiboa lanaren sortzailea da. Errealitatearen hausturak bilatzea proposatu zuen, argi ikusteko zer ez dagoen, zer den inoiz egon eta zer isilarazi edo erreprimitu den gizartean, gizakien askatasuna eragozteko orduan.
Herbert Marcuse eta Alienazioa
Marcuseren filosofiak kapitalismoak gizakia esklabo egiten duela azpimarratzen du, alienazioa sortuz. Honek kritika egiten dio kapitalismoaren logikari, itxura arrazionala duen arren, gizakiak guztiz alienatzen ditu, eta gizakiei askatasun falta sortzen die.
Jürgen Habermas eta Komunikazioa
Jürgen Habermasek demokraziaren funtzionamendurako komunikazioaren garrantzia azpimarratzen du. Gizakiek elkar ulertzea funtsezkoa da demokrazia garatzeko. Horrela gizarte justuago eta berdintasun handiagorekin sustatuko da.
Simone Weil eta Sufrimendua
Simone Weilek sufrimenduaren, arreta sozialaren eta justizia sozialaren behatzea egin zuen. Honek, errukian oinarritutako etika bat proposatzen du eta zapalkuntza soziala ezaebatzearen alde egiten du.