Nazismoaren Gorakada Alemanian: Bidea eta Gakoak
Nazismoa Alemanian Ezartzeko Bidea
Weimar Errepublika
1918an, Lehen Mundu Gerra galdu ostean, Bigarren Reicha desagertu zen eta Weimar Errepublika sortu zen, kaiserra abdikatu ondoren. Biltzar Konstituziogilea sortu zen, eta hiru alderdi moderatuk gobernua osatu zuten. Versaillesko Ituna onartu zen, eta horren ondorioz, armada asko murriztu zen, eta Alsazia eta Lorena galdu zituzten. Danzig inguruko lurraldeak ere galdu zituzten.
Ekonomia krisi handia eta langabezia sortu ziren. Gerraren zigorraren ondorioz, inflazio handia sortu zen eta markoak balioa galdu zuen. 1923an, Frantziak Ruhr eskualdea okupatu zuen. Bestalde, muturreko taldeek estatu-kolpeak ematen saiatu ziren. Gainera, beste batzuek errepublika traizio bat zela uste zuten.
Garai hartan, Municheko sagardotegi batean, Adolf Hitlerrek gobernuaren aurkako hitzaldiak ematen zituen. Oso ondo hitz egiten zuenez, 1923an estatu-kolpea ematen saiatu zen (Municheko Putsch). Ez zuen lortu, eta kartzelan sartu zuten, non bere liburua idatzi zuen, Mein Kampf (Nire Borroka), bere ideologia azaltzen zuena.
Hitler eta Alderdi Nazia
Hitler austriarra zen, eta Lehen Mundu Gerra galtzea ez zuen onartu. Horregatik, 1920an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista (Alderdi Nazia) sortu zuen. Hauek ziren bere ideologiaren oinarriak:
- Demokrazia parlamentarioa gorrotatzen zuen.
- Boltxebikeak eta komunistak gorrotatzen zituen.
- Antisemitismoaren aldekoa zen.
- Uste zuen arrazako arioak besteak baino hobeak zirela.
- Alemanez hitz egiten zuten herri guztiak batu behar zirela, Hirugarren Reicha sortuz.
Hitlerrek demagogia erabiltzen zuen (adibidez, lana guztientzako, soldatak igotzea...). Alemanian krisi handia zegoenez, Hitlerrek juduen, komunisten eta demokrazian sinesten zutenen aurka jo zuen. Orduan, esbastika sortu zuen, atzealde gorriarekin, odola irudikatzeko. Azkenik, SA (Erasorako Atala) eta SS (Führeraren Guardia Pertsonala) talde paramilitar arrazistak sortu zituen. Geroago, Hitlerrek bere burua Führer izendatu zuen.
Nazismoa Boterean
1924an, AEBk Dawes Plana sortu zuen, Alemaniari erraztasun ekonomikoak emanez. Baina 1929ko Krakarekin batera, Alemaniako ekonomia asko jaitsi zen berriro. Nekazari, langile eta burges batzuk nazien alde jarri ziren, eta horrela diru-laguntza handia lortu zuten.
1932ko hauteskundeetan, naziek komunistek baino boto gehiago lortu zituzten, baina ez nahikoak gehiengo osoa lortzeko. Hindenburg presidenteak 1933an hauteskundeak deitu zituen, eta Hitlerrek irabazi zuen, kantziler izendatua izanik. Handik gutxira, Alemaniako Reichstag eraikina erre zen gauez, eta errua komunisteei egotzi zitzaien. Orduan, Hitlerrek egoera hori aprobetxatu zuen diktadura ezartzeko.
Hasteko, aurkari politikoak jazarri zituen, askatasunak murriztu zituen eta alderdi politiko guztiak debekatu zituen. Azkenik, Hindenburg hil zenean, Hitlerrek bere burua Führer izendatu zuen, botere osoa bereganatuz.