Mundu Gerra Ondorengo Krisia eta Nazismoaren Igoera Europan
Lehen Mundu Gerraren ondorengo egoera
Lehen Mundu Gerraren ostean, Estatu Batuak gutxi galdu zituen eta Europa berreskuratzeko bankua bihurtu zen. Europa berreskuratzen saiatu zen.
1929ko Krakea (CRACK29)
1920ko hamarkadan Estatu Batuak ekonomikoki aurrera egin zuen. Nekazaritzak eta industriak irabaziak handitu zituzten eta jendeak mailegu bidez inbertitu zuen burtsan. Akzioen prezioak igo ziren, baina ostegun batetik astelehenera burtsaren erorketa gertatu zen. Inbertitzaileek ostegunean burtsa sostengatu zuten, baina azkenean erori zen. Jendeak bankuetara jo zuen dirua eskatzera, bankuak eta enpresak itxi ziren eta langabezia zabaldu zen. Krisiak mundu osoari eragin zion, Estatu Batuek mailegu asko baitzituzten.
New Deal (1932)
1932an Rooseveltek New Deal politika ekonomikoa abiatu zuen, Estatu Batuak krisitik ateratzeko. Gobernuak enpresa publikoak sortu zituen eta bankuak kontrolatu zituen, soldatak igo eta jornala murriztu zen.
Errusiar Iraultza
Zarra aristokrazia eta Elizaren babesle zen. Domeka odoltsuaren ostean, lehen mundu gerran ez zuten gerra nahi. Burgesia eta gizarte-demokrata liberalak parlamentua osatu zuten, eta Lenin bolxebikearen aldeko mugimendua indartu zen.
Otsaileko Iraultzan zarra kendu zuten eta gobernu sozialista-liberalak hartu zuen boterea. Urriko Iraultzan bolxebikeek botereak hartu zituzten gobernu sozialista eta liberalaren aurka. 1922an URSS sortu zen eta Bolxebike Alderdi Komunista (PCUS) nagusitu zen.
Stalinismoa
Stalinen agintaldian propietate pribatua desagertu zen eta nekazaritza kolektibizatu zen. Estatuak erabakitzen zuen guztia.
Italia eta faxismoa
Lehen Mundu Gerraren ostean, Italiak lurralde irredentistak eskatzen zituen eta herritarrek engainatuta sentitzen ziren. Mussoliniren fazioak (1919) mugimendu obrero sozialista gelditzeko sortu ziren. 1921ean Alderdi Nazional Faxista (PNF) sortu zen, eta 1922an Erromara martxa egin ondoren, Mussolinik gobernua hartu zuen erregearen agindupean. Askatasunak murriztu zituen, aurkariak jazarri zituen eta sindikatuak debekatu zituen. 1924an hauteskundeak irabazi zituen eta estatu-kontrol ekonomiko eta soziala ezarri zuen.
Weimarko Errepublika eta Hitler
1918an Guillermo II.a erregea dimisioa eman zuen eta Weimarko Errepublika sortu zen. 1919an gerra amaitu zen eta Alemania humiliatua geratu zen, dirua eta jendea galdu zituen. Krakeak 1929an krisia areagotu zuen.
1920an Nazional Sozialismo Alderdia (NSDAP) sortu zen, Hitlerren eskutik. Alderdi nazionalista honek demagogia erabili zuen jarraitzaile gehiago lortzeko eta errua beste talde batzuei leporatzeko. 1932ko hauteskundeetan 13 milioi boto lortu zituen eta 1933an Hitler kantzilera izendatu zuten. Parlamentua erre zuten eta Hirugarren Reich-a ezarri zen.
Diktadura nazia
Hitlerren diktadurak alderdi politikoak, sindikatuak eta hauteskundeak debekatu zituen. Parlamentua itxi zen eta lege arrazistak onartu zituen. Gestapo poliziak jazarri eta beldurra zabaldu zuen. Arraza ideal baten aldeko politikak ezarri ziren: 1935eko Nuremberg legeak ezkontza mistoak debekatu zituen, judutarrak markatu eta negozioak itxi zituen, eta kontzentrazio-esparruak sortu ziren.
Armamentu lasterketa
Alemania Europako potentzia militar nagusi bihurtu nahi zuen. Frantzia eta Erresuma Batuaren aurrean, ekonomia estatuaren eskutik lehentasunez armamentuan inbertitu zen. Ejertzitoa indartu zen eta derrigorrezko zerbitzu militarra ezarri zen.