Merkatu Segmentazioa eta Marketing Estrategiak (4P)
Segmentazio Irizpideak
Merkatuaren segmentazioa egiteko irizpide nagusiak hauek dira:
- Demografikoa: Populazioa ezaugarri komunengatik sailkatzea (adina, sexua, errenta, lanbidea…). Gehien erabiltzen den irizpidea da.
- Geografikoa: Kokapen edo lekuaren arabera sailkatzea; merkatu orokorra mugatzeko balio du.
- Sozioekonomikoa: Egoera sozial eta ekonomikoaren arabera bereiztea.
- Psikografikoa: Alderdi psikologikoak (bizimodua, balioak, interesak, gustuak, nortasuna…); normalean azkena aplikatzen da.
Segmentazio Motak
- Bereizi gabea: Produktu edo mezu bakarra merkatu osorako; ez dago segmentaziorik. Adibidez: Coca-Cola.
- Bereizia: Merkatua segmentutan banatu eta bakoitzarentzat produktu edo publizitate ezberdina erabiltzea. Adibidez: Inditex.
- Kontzentratua: Segmentu espezifiko bakarrera bideratzea. Adibidez: Ferrari.
- Pertsonalizatua: Bezero bakoitzari egokitutako eskaintza eta publizitate pertsonalizatua.
Marketing Estrategiak (4P)
Marketing nahasketa 4 ardatzetan oinarritzen da: Produktua, Prezioa, Banaketa (Placement) eta Sustapena (Promotion).
A. Produktua
Bizitza zikloa
- Sarrera: Salmenta baxuak edo galerak; helburua funtzioak ezagutaraztea da.
- Hazkundea: Salmentak azkar igotzen dira; hobekuntzak komunikatu eta gomendioak bultzatu behar dira.
- Heltzea: Salmenta egonkorrak; lehiaketa estrategiak aplikatu behar dira.
- Gainbehera: Salmentak jaitsi; produktua aldatu, marka hobetu edo merkatutik kendu.
Bermea: Kalitatea, diseinua, zerbitzu ostekoa eta bermea dira bezeroa erakartzeko eta mantentzeko giltza.
B. Prezioa
Kontuan hartu beharrekoak: kostuak + lehia + bezeroaren balorazioa.
Kokapen estrategiak
- Low cost: Kostuak murriztu prezio oso baxua eskaintzeko.
- Batez bestekoa: Merkatuaren batez besteko prezioa mantentzea.
- Altua/Prestigioa: Kalitate edo irudiagatik prezio altua ezartzea.
Zikloaren araberakoak
- Sarrera/Hazkundea: Deskremazioa (hasieran altu, gero jaitsi) edo Sarrera-prezioa (hasieran baxu, gero igo).
- Heltzea: Prezioa egonkor mantendu eta deskontuak erabili fidelizatzeko.
- Gainbehera: Prezioak jaitsi salmentak sustatzeko.
Beste estrategia batzuk
- Dinamikoa/Malgua: Eskariaren arabera aldatzea.
- Paketea: Produktu sorta prezio bakarrean.
- Urtarokoa: Eskari baxuko garaietan prezioa jaistea.
- Kantitate-deskontua: Kopuru handiagoa erosteagatik unitate merkeagoa.
- Psikologikoa: 39,99€ moduko prezioak erabiltzea.
C. Banaketa (Placement)
- Intentsiboa: Saltoki gehienetan egotea (adibidez, edariak).
- Selektiboa: Saltoki jakin batzuetan; kontrol handiagoa (adibidez, moda espezializatua).
- Esklusiboa: Saltoki gutxi edo bakar batean; luxua eta kontrola bermatuz.
D. Sustapena (Promotion)
- Publizitatea: Ordaindutako mezu masiboa.
- Salmenta sustapenak: Epe laburreko pizgarriak (2x1, deskontuak).
- Salmenta pertsonala: Saltzaile eta bezeroaren arteko harreman zuzena.
- Harreman publikoak: Enpresaren irudia hobetu eta doako aipamenak lortzea.