Meiosia I. zatiketa: profasea, metafasea eta zitozinesia
Meiosia — I. zatiketa
I. profasea
Profasearen hasiera eta helburua: Profasean kromosomak kondentsatzen hasten dira eta elkargurutzamenduak (bir-konbinazioak) gertatzen dira; azkenik, zentrosomak poloetara joaten dira eta ardatz akromatikoa eratzen hasten da.
Leptotenoa
Leptotenoan, DNA bikoiztuta dago, eta kromosoma bakoitza bere kopiarekin lotuta agertzen da zentromerotik; kromosoma bakoitzak, berez, bi kromatida izango ditu, kromatida ahizpak direlarik.
Zigotenoa
Zigotenoan kromosoma homologoak —bakoitzak bi kromatidekin— parekatu eta luzera guztian zehar elkartzen dira; honi sinapsia deritzo, eta lotura konplexu sinaptonemikoei esker (egitura proteikoak) bermatzen da. Eratzen diren egiturak bivalenteak edo tetradak dira.
Pakitenoa
Pakitenoan, kromosoma homologoek —sinapsiaren bidez lotuta dauden homologo ez-ahizpak— material genetikoa elkargurutzatzen dute; DNA zatiak elkartrukatzen dira, eta horrek birkonbinazio genetikoa edo geneen konbinazioa sortzen du.
Diplotenoa
Diplotenoan kromosoma homologoak banatzen hasiko dira, baina elkargurutzamendua eman den puntuetan —kiasmak— loturik jarraituko dute. (Irudian gaizki adierazita egon daiteke.)
Diakinesis
Diakinesian kromatida ahizpak zentromeroetan lotuta daude eta homologoak kiasmetan; kromosomen kondentsazioa areagotzen da eta tetradak bereizten ikusten dira mikroskopioan. Profasearen bukaeran, nukleo mintxa eta nukleoloa desegiten hasten dira, eta zentrosomak poloetara joaten dira ardatz akromatikoa eratzen hasten den bitartean.
I. metafasea
Kromosoma homologo birkonbinatuen pareak (tetradak) plaka ekuatorialean kokatzen dira eta ardatz akromatikoari lotuta daude. Homologoek jarraitzen dute kiasmetatik lotuta eta kromatida ahizpak zentromeroetatik.
I. anafasea
Ardatz akromatikoaren zuntzak laburtzen dira eta kromosoma homologo birkonbinatuak —bakoitza bi kromatida ahizpekin— banatzen doaz; ondorioz, kiasmak apurtzen dira eta homologoen banaketa ematen da.
I. telofasea
Kromosomak —oraindik bakoitza bi kromatideekin— poloetan daudenean, ardatz akromatikoa desagertzen da; nukleo mintz berriak eratzen dira eta bi nukleo kume haploide (n) sortzen dira. Ondoren zitozinesia gertatzen da eta, interfaserik gabe, bigarren zatiketako meiosia hasten da.
Zitozinesia
Zitozinesia I. zatiketan bi zelula haploide (n) sortzen ematen da. Ondoren, bigarren zatiketaren eta zitozinesiaren ondoren lau zelula haploide (n) lortzen dira, eta zelula horiek elkarren artean eta zelula amarekiko genetikoki desberdinak izango dira elkargurutzamenduaren eta birkonbinazioaren ondorioz; beraz, zelula haploide bakoitzak geneen konbinazio berezia eta bakarra du.
Laburpena
- Profasea I: parekatzeak eta birkonbinazioa (kiasmak).
- Metafasea I: tetradak ekuatorean antolatuta.
- Anafasea I: homologoen banaketa.
- Telofasea I eta zitozinesia: bi nukleo haploide eta gero lau azken zelula haploide.
Oharrak eta terminologia gakoak: kiasma, bivalente, tetrada, sinapsia, bir-konbinazioa, zentromero, kromatida ahizpa.