Materiaren propietateak
TEORIA ZINETIKO-MOLEKULARRA
1857an, Rudolf J. Clasius zientzialari alemanak materiaren izaera eta jokabidea azaltzeko teoria bat osatu zuen. Hasiera batean teoria hori gasen egoera azaltzeko bazen ere, hiru agregazio-egoeretako edozeinetan dagoen materiaren egoera azaltzeko baliagarria dela frogatu da. Honako hauek dira teoria zinetiko-molekularraren oinarriak:
Materia guztia molekulaz osatuta dago.
Substantzia bakoitzak era jakin bateko molekulak ditu. Era horretara, burdinaren molekulak (Fe) edo oxigenoaren molekulak (O2), adibidez, desberdinak dira.
Molekulak etengabe mugitzen dira, eta ez dira inoiz geratzen.
Molekulen artean kohesio-indarrak daude, hau da, molekulen arteko elkartze-indarrek.
Gas-egoeran dauden substantziei dagokienez, beren tamainarekin alderatuta elkarrengandik nahiko urrun daude molekulak; molekulen arteko distantzia beren diametroa baino askoz ere handiagoa izaten da.
Molekulen arteko espazioa hutsik dago, hau da, espazio horretan ez dago ezer.
Molekulen abiadura tenperaturaren araberakoa dela pentsatzen da: zenbat eta tenperatura handiagoa, orduan eta abiadura handiagoa izango dute molekulek, eta alderantziz.
Teoriak giza adimenaren irudimenezko eraikuntzak dira. 9. Jardueran ikasitako teorian molekulak aipatzen dira, baina molekulak hipotesi teorikoak dira, besterik ez. Zergatik? Ez dituztelako substantzia makroskopikoek dituzten propietate berberak. Beraz, molekulak ez dira koloretako bolatxoak, baizik eta materiaren portaera esplikatzeko balio duten izate teorikoak.
PROZESU FISIKOA
FASE-ALDAKETA
Fusioa
Solidotzea
Likidotik solidora
Lurrunketa
Kondentsazioa
Gasetik likidora
Sublimazioa
Deposizioa