Materiaren Bereizketa eta Egitura: Gida Osoa

Kimika3,54 KB

Materiaren Osagaiak Bereiztea

Substantzien propietate fisiko eta kimikoetan oinarritzen dira nahasteen osagaiak bereizteko metodoak.

Nahaste Heterogeneoen Substantziak Bereiztea

Baheketa

Tamaina desberdineko partikulez osatuta dauden substantzia solidoen nahasteak bereizteko erabiltzen da. Bahea zulodun lanabes bat da, partikula xeheenei pasatzen uzten diena eta handienei ez diena. Adibidez: irina bahetzea.

Iragazketa

Solidoz eta likidoz osatutako nahasteak bereizteko erabiltzen da. Nahastea iragazki batean zehar iraganarazten da, eta partikula solidoak, handiagoak izanik, iragazkian geratzen dira. Adibidez: hareaz eta urez osaturiko nahaste bat iragaztea.

Propietate Magnetikoak

Substantzietako batek propietate magnetikoak dituenean, iman bat erabiltzen da nahastea bereizteko. Adibidez: burdin txirbilen eta sufrearen nahastea bereiztea.

Dekantazioa

Likido nahastezinak bereizteko erabiltzen da, hau da, dentsitate desberdinekoak izanik bata bestean disolbatzen ez direnak bereizteko. Likido dentsoena pisutsuagoa da, eta beraz, behearen azpian geratzen da. Dekantazio inbutu bat erabiltzen da. Inbutu mota horrek giltza bat dauka, likidoa ontzi batetik bestera igarotzen uzteko edo ez uzteko. Adibidez: ura eta olioa bereiztea.

Kristalizazioa

Disoluzioaren aurkako metodo bat da. Likido batean disolbatuta dagoen solidoa bereizteko erabiltzen da kristalizazioa. Disolbatuta dagoen solidoaren kristalak eratzeko, disoluzioak gainasetua izan behar du. Adibidez: gatz kristalak eta ura bereiztea.

Lurrunketa

Solutu solidoak disolbatzaile likidoetatik bereizteko erabiltzen da lurrunketa. Disolbatzailea ura izaten da normalean, eta behin lurrundutakoan, ezin da berreskuratu.

Kromatografia

Iragazki papera bezalako material porotsu batean disolbatzaile bat jarriz gero, nahaste baten osagaiak hartan zehar igoko dira, baina ez abiadura berean: disolbagarriagoak direnak azkarrago, eta gutxiago disolbagarriak direnak, mantsoago. Hainbat koloretako zerrendak agertuko dira paperean. Adibidez: hosto berdeen pigmentuak bereiztea.

Substantzia Puru Baten Egitura

Atomoa

  • Nukleoa: Erdigunean dago, oso txikia da, atomoaren tamainarekin alderatuta. Bertan dago pilatuta atomoaren ia masa guztia, karga elektriko positiboa du. Bi partikula mota: protoiak (positibodunak) eta neutroiak (kargarik gabeak).
  • Azala: Atomoaren kanpoko aldea da, nukleoa baino askoz handiagoa. Nukleoaren inguruan biraka, elektroiak daude, masa txiki-txikia da, eta karga negatiboa daukate.

Atomoen Identifikazioa

Atomoak identifikatzeko, haien protoi kopurua hartu behar da kontuan. Zenbaki atomikoa (Z) eta masa zenbakia (gutxi gorabeherako masari dagokio).

Elementuen Sistema Periodikoa

Elementuak sailkatzeko taula bat da, haien propietate kimikoen arabera. Bi kategoria nagusi daude:

  • Metalak
  • Ez-metalak

Molekulak eta Kristalak

Molekulak

Atomo kopuru finko eta, normalean, txiki batez osaturiko agregatuak dira. Adibidez: ura (H2O), amoniakoa (NH3) eta karbono dioxidoa (CO2).

Kristalak

Espazioan modu ordenatuan antolatutako atomo kopuru aldakor oso handi batez osaturiko agregatuak dira. Adibidez: sodio kloruroa (NaCl) eta kuartzoa (SiO2).

Deskargatu

PDF Word HTML