Marxen Pentsaeraren Oinarriak: Alienazioa
Alienazioa Zer da?
Marxen pentsaeraren ezugarri nagusia HUMANISMOA da. Gizaki gehienak (proletarioak) zapalduta, umiliatuta bizi dira eta beste gutxiengo batek (burgesek) ez diete askatasuna garatzen uzten, ALIENATUTA daude.
Gizakiari duintasuna itzuli ahal izateko Marxek egoera honi buelta eman behar zaiola dio, hau da esklabutzatik librea izatera.
Gizakiaren historia alienazio askoz osatuta dago. ALIENAZIOAK gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du, bere izaera.
Alienazio nagusia LANARENA da eta hortik beste batzuk ateratzen dira, haien artean HIRU ALIENAZIO mota nagusi daude: ERLIJIO alienazioa, EKONOMIA alienazioa eta IDEOLOGIA alienazioa.
Erlijio Alienazioa
Marxek erlijioarena beste alienazioen eredutzat hartzen du, erlijio munduko errealetik hartu eta fiktiziozko mundu batera darama. Modu horretan alienatzen du gizakia.
Erlijioa da klase gorenak menpekoak sumetitzeko erabiltzen duen tresna. Gainegituraren osagai bat da. Agintea duen klasearen menpe dago, kontsientzia faltsu bat sortuz. Horrela funtzio sozial bat betetzen du, “herriaren opioa” izatea.
Marxen ustez, hauek dira bizitza erlijiosoaren ezaugarriak:
- Apaltasuna eta obedientzia
- Gizabanakoaren ziurtazunik eza
Eliza da alienazio honen bidea. Erakunde erlijiosoak aginte klaseen esku dagoen tresna bat da, menpeko klaseak zapaltzeko.
Printzipio erlijiosoak edozein morroi justifikatzen du (errapel se sacrifica por el trabajador esclavo), eta injustiziatuak berriz zeruan konpentsatu izango dira.
Erlijioa ez da gizakien arazoak konpontzeko gai.
Alienazio Ekonomikoa
Alienazioa bere buruaren jabea ez den eta bere pentsaeren eta egintzen erantzulea ez den pertsonak bizi behar duten egoera da.
Marxentzat, proletarioak jasan behar duen egoera, ekoizpen bideen jabetza pribatuaren ondorioz.
Marxentzat alienazioa funtsean EKONOMIA da.
Lana gizakia bere behar fisiko eta espiritualak burutzeko egiten den egintza da. Bere burua garatzeko bidea da. Marxen ustez, beraz, lana gizakiaren esentzia da, izan ere gizakia lana baino ez da (homo faber).
Gizaki zapalduean esperientzia alienagarri bihurtzen da lana.
Produkzio modu kapitalistan alienatuta dago gizakia. Proletarioa burgesiagaitik zapalduta baitago eta ez da bere buruaren jabe. Bere lana (bere esentzia) merkatuko produktu bat bezalakoa da eta bizi ahal izateko, burgesak nahi duten prezioan saltzen dute.
Prezioa, beste merkantzietan bezala, merkatuak jartzen du, eskaintza-eskarien legeari jarraituz.
Lana “gauza” bat besterik ez da. Gainera, burgesak ez dio langileari bere lanagaitik sortzen duen etekin guztia ematea→ Plusbalioa (Gainbalioa)
Gainbalioa
Burges kapitalistak langileek ekoiztutako produktuen salmentaren bidez lortzen duen etekina gainbalioa dugu.
Langileak ekoiztu dituen merkantzien truke balioa lanaren truke balioa baino askoz handiagoa da.
Tarte hori plusbalioa da (eta hori burgeseigertatzen zaiena da).