Marketinaren Oinarriak: Aldagaiak eta Segmentazioa
Merkatu libreko ekonomia bateko enpresen azken helburua produktuak merkatuan saltzea da, marketinaren bidez.
Marketinaren kontzeptua eta helburua
Marketina enpresak dituen edo izan ditzakeen bezeroen beharrak asetzeko ezinbestekoak diren antolaketa-, promozio- eta ondasun- eta zerbitzu-banaketako ekintza-multzoa litzateke. Helburua bezeroen beharrak asetzea da; horretarako, bezeroak behar duena produzituko da, eta hori lortzeko merkatu-ikerketa baliatuko da.
Enpresak kontrola ditzakeen aldagaiak
Hauek dira enpresak kudeatu ditzakeen oinarrizko aldagaiak (Marketing Mixa):
- Produktua: Zein produktu, materialak, diseinua, kalitatea, ontzia eta etiketa, marka eta salmenta osteko zerbitzua.
- Prezioa: Prezioen maila, deskontuak, kobratzeko modua eta finantziazioa.
- Banaketa: Distribuzio-kanala, partaideak, xehekari mota, estaldura-maila, distribuzio fisikoa, delegazioak eta salmenta-sarea.
- Komunikazioa: Salmenta pertsonala, publizitatea, propaganda, salmenten sustapena eta harreman publikoak.
Enpresaren kontroletik kanpo dauden aldagaiak
1. Merkatua
- Lehiakide kopuruaren arabera: Monopolista, oligopolista edo lehiakidetza osoko merkatua izan daiteke.
- Ondasunaren ezaugarrien arabera: Iraunkorra, ez-iraunkorra, industriala, lehengaiena edo zerbitzuena izan daiteke.
- Erosle motaren arabera: Merkatu partikularrak, enpresa-merkatuak eta merkatu publikoa izan daitezke.
2. Lehiakidetza
- Zuzena: Behar bera modu berean erantzuten saiatzen dena.
- Zeharkakoa: Behar bera modu ezberdinean erantzuten saiatzen dena.
3. Ingurunea
Aldagai legalak, soziologikoak, politikoak, erlijiosoak, ekonomikoak, demografikoak, klimatikoak eta teknologikoak.
Merkatuaren segmentazioa
Enpresa batek definituriko marketin-politika bakarra ez da egokia izango kontsumitzaile guztientzat; ondorioz, merkatuaren segmentazioa bilatzen da. Helburua bezero potentzialen artean talde homogeneoak identifikatzea da.
Segmentazio estrategiak
- Ez-bereiztua: Bezero guztiei era berean zuzenduko zaie (produktu eta publizitate bera erabiliz).
- Bereiztua: Segmentu ezberdinei era ezberdinean zuzenduko zaie.
- Kontzentratua: Enpresak segmentu bakarra aukeratu eta berari egokitzen saiatuko da.