Lehen Mundu Gerraren Zergatiak: Maroko eta Balkanetako Krisiak

Historia2,79 KB

Gerraren Zergatiak

Kolonietako Gatazkak: Marokoko Krisia

XX. mendearen hasieran, borroka inperialistak berpiztu ziren. Aldi hartan, Afrikaren iparraldean izan ziren liskarrak, Marokon, eta Alemaniak izan zuen protagonista.

1905: Marokoko Lehen Krisia

Frantziak eta Erresuma Batuak lurralde hura Espainiaren eta Frantziaren artean banatzea adostu zuten, baina Alemaniak ez zuen erabakia onartu. Alemaniako gobernuak Marokoren independentziaren alde egin zuen, frantziar asmoei aurre egiteko, eta Gilen II.a Tangerren lehorreratu zen.

1906: Algecirasko Konferentzia

Algecirasko Konferentzia egin zuten, Europan gerra piztea ekiditeko. Marokoren independentzia onartzea adostu zuten, baina Frantziaren eta Espainiaren protektoratua ezarrita.

1911: Agadirko Krisia

1911n berriz izan ziren gorabeherak Marokon (Agadirko krisia). Frantziar tropek sultanari laguntzeko esku hartu zuten, matxinoek Fezen setiatu egin baitzuten.

Urte berean, akordio bat sinatu zuten: Frantziak Kamerungo koloniaren zati handi bat eman zion Alemaniari, eta Alemaniak onartu egin zuen Frantziak eta Espainiak Marokoren gainean zuten Protektoratua.


Balkanetako Krisia

Nazioarteko politikan bazuten beste desadostasun-iturri bat ere: Ekialdeko Auzia. Balkanak ziren protagonistak: gune hura Turkiar Inperioaren mende zegoen, baina haren agintea gero eta ahulagoa zen.

Hainbat herri (Serbia, Errumania, Grezia eta Bulgaria) turkiarren aurka altxatu ziren, eta independentzia lortu zuten.

Balkanetako Krisiak (1908-1913)

1908tik 1913ra bitartean, hiru krisi izan ziren Balkanetan, bata bestearen ondotik, eta kolokan jarri zituzten Europako aliantza-sistemak:

  • 1908: Austro-Hungariar Inperioak Bosnia-Herzegovina bereganatu zuen; horrek Serbiaren gaitzespena eragin zuen, hegoaldeko eslaviar herri guztiak elkartu nahi baitzituen.
  • 1911-1912: Italia Dodekanso uharteak bereganatzen ditu.
  • 1912: Errusiaren babespean, Serbiak, Montenegrok, Bulgariak eta Greziak Balkanetako Liga osatu zuten, turkiarrek Adriatikoaren eta Egeoraren artean zituzten balkandar lurraldeak banatzeko.

1913: Balkanetako Gerra

Balkanetako Ligako kideen artean egindako lurralde-banaketak Bulgariaren eta Serbiaren arteko gerra piztu zuen 1913an, eta Serbiak gainerako balkandar estatuen babesa jaso zuen. Bulgariaren porrotaren ondorioz, lurralde haiek berrantolatu egin zituzten. Serbiak mugak hedatu zituen, eta Errusiak areagotu egin zuen Balkanen gaineko eragina.

Deskargatu

PDF Word HTML