Lehen Mundu Gerraren Zergatiak eta Krisiak

Historia2,92 KB

Lehen Mundu Gerraren Zergatiak

Europako potentzia handien arteko areriotasuna

Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak oso tirabiratsuak ziren. Frantziak Alsaziako eta Lorrenako lurraldeak eskatzen zituen, lurralde horiek 1870ean galdu baitzituen Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran.

Gatazka Austria-Hungariaren eta Errusiaren artean ere bazegoen, kontrol politikoa eta ekonomikoa lortu nahian. Lehia ekonomikoak Erresuma Batuan eta Alemanian areriotasunak eragin zituen, merkatu berriak eskuratzeko borroka ekonomikoaren ondorioz.

Erresuma Batuaren mesfidantzaren arrazoi nagusia Alemaniaren itsas politika zen, eta horregatik, Erresuma Batuak Frantziarekin bat egitea bilatu zuen.

Blokeen eraketa eta armamentu norgehiagoka

1907tik aurrera, Europako potentzia nagusiak aurkako bi bloketan banatu ziren: Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.

Aliantza Hirukoitza

  • Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatzen zuten.
  • Bismarckek sortu zuen defentsarako, Alemaniari oreka lortzea onuragarri izango zitzaiolako.
  • Helburuak: Frantzia diplomatikoki bakartzea eta Italia Frantziako erasoetatik babestea.

Entente Hirukoitza

  • Frantziak, Errusiak eta Erresuma Batuak osatzen zuten.

Aliantza sistema hori ez zen nahita gerra sorrarazteko urrats bat izan, baina ez zen disuasio neurri eraginkor bat ere izan.

Kolonietako gatazkak eta Marokoko krisiak

XX. mendean, gatazka inperialistak berriro sortu ziren Marokon. Alemania ez zegoen ados Afrikaren banaketarekin, eta ez zuen onartzen Frantziak eta Erresuma Batuak egindako ituna, horrek Afrikan zituen interesak kaltetzen baitzituen.

Gilen II.a enperadorea Tangerren lehorreratu zen. Algecirasko Konferentzia (1906) Europan gerrarik ez egoteko helburuarekin egin zen.

Balkanetako krisia

XIX. mendean, nazioarteko politikan gatazka sortu zen Ekialdeko Auziaren bidez, Balkanetan.

  • Austria-Hungariako Inperioak Bosnia-Herzegovina hartu zuen.
  • 1912an, Balkanetako estatuek, Errusiak lagunduta, Liga Balkanikoa eratu zuten, Turkiar Inperioak Adriatiko eta Egeo itsasoen artean zituen lurralde balkanikoak banatzeko.
  • 1913an, beste gerra bat izan zen Bulgariaren eta Serbiaren artean. Bulgaria izan zen galtzailea.

Serbiak bere mugak zabaldu zituen, eta Errusiak Balkanetan zuen eragina sendotu zuen.

Gerrarantz: 1914ko uztaileko krisia

1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako koroaren oinordekoa, Frantzisko Fernando artxidukea, eta haren emaztea erail zituzten Sarajevon.

Austria-Hungariako Gobernuak ultimatuma bidali zion Serbiari (Alemaniaren baimenarekin) atentatuaren egileak aurkitzeko ikerketa egiteko. Austriak gerra deklaratu zion Serbiari.

Ordutik aurrera, aliantza sistema abian jarri zen: Alemaniak eta Frantziak beren aliatuen alde egin zuten. Italiak neutraltasunari eutsi zion hasieran.

Deskargatu

PDF Word HTML