Lehen Mundu Gerra: Mugimenduen Gerratearen Analisia (1914)

Historia2,88 KB

Mugimenduen Gerra (1914)

Estrategia Alemaniarrak eta Frantziako Porrota

Schlieffen Plana lau eta sei aste arteko epean lortu nahi zuen Frantziako armaden kontrako garaipena, iparraldetik neutrala zen Belgika zeharkatuz egindako mugimendu baten bitartez. Ondoren, ekialderantz zuzenduko ziren errusiarrak garaitzeko asmoa zuten.

Mendebaldeko frontean, armada belgikarrak porrot egin zuen eta alemaniarrak Frantzian sartu ziren, Parisera hurbiltzea lortuz. Irailean gertatu zen Marneko Bataila erabakigarria. Batailan, frantziako tropek, Joffre jeneralak zuzenduta, alemaniarrak atzerarazi zituzten.

Itsasorako Lasterketa eta Lubakien Funtsezko Eraketa

Alemaniako armada itsasorantz abiatu zen iparralderantz, ingelesak lehorreratzen ziren puntuak neutralizatzeko. Frantziako eta Britainia Handiko armadak gauza bera egin zuen, baina ez zuten elkar neutralizatzea lortu. Itsasorako lasterketa amaitzean, mendebaldeko borrokaren fronteak lerro luzea osatzen zuen Mantxako kanaletik Suitzaraino.

Fronte Ekialdeko Eragina

Ekialdeko fronteari dagokionez, Errusiako armada Prusiako ekialdean sartzean, alemaniarrek tropak bidali behar izan zituzten mendebaldeko frotetik, eta horrek eragina izan zuen Marneko porrotean. Bestalde, Errusiak galera handiak izan zituen, baina austriarrek Balkanetan atzera egin behar izan zuten. Japoniak Txinako eta Ozeano Bareko kolonia alemaniarrak bereganatu zituen.

Alderdi Sozialisten Jarrera eta Nazioarteko Porrota

Gerran parte hartu zuten herrialdeen barne politikari dagokionez, alderdi sozialistak gerraren alde agertu izana zen ezaugarri nagusia. Aurretik hainbat deklarazio egin eta hainbat erabaki hartu baziren ere, momentua iritsi zenean:

  • Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak gerrarako maileguan aldeko botoa eman zuen.
  • Gauza bera egin zuten Austriako, Belgikako eta Frantziako alderdi sozialistek ere.
  • Errusiako boltxebikeak izan ziren gerraren kontra azaldu ziren bakarrak, eta lehen momentutik laztaratu zuten gerraren izaera imperialista.

Sozialisten eta burgesiaren arteko batasun sakratu horren ondorioz, II. Internazionalak porrot egin zuen berehala eta bertan behera gelditu zen.

Lehen Etaparen Ondorio Nagusiak

Lehenengo etapa honen ondorioak hauek izan ziren:

  1. Bi herrialdek borrokan parte hartu zuten blokeekin bat egin zuten: Japoniak Ententearekin eta Turkiak Potentzia Zentralarekin, hurrenez hurren. Italiako neutraltasuna konpentsatuz, etsaia gainditzea zaila zen eta gerra luzea izango zen.
  2. Bloke bakoitzak menpean hartutako herrialde eta inguruak finkatu egin ziren, eta mugimenduen gerra lubakien lerro handi bihurtu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML