Lehen Gerra Karlista eta Foruen Egoera
testua: Lehen Gerra Karlista eta Foruak
Fernando VII.aren azken erregealdi urteetan, liskar asko egon ziren absolutisten eta liberalen artean. 1830ean, Fernando Maria Kristina Borboikoarekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Isabel izenekoa. Horregatik, Lege Salikoa kendu eta Lege Pragmatikoa ezarri zuen; lege honek emakumeei erregina izateko eskubidea ematen zien.
Gerraren hasiera eta bi bandoak
Fernando VII.a 1833an hil zenean, Gorteek Isabel II.a izendatu zuten Espainiako erregina. Honek Karlosen eta absolutisten haserrea piztu eta Gerra Karlista hasi zen:
- Karlistak: Nekazarien, herritarren eta foruen aldekoen babesa zuten. Euskal lurraldeetan eta Nafarroan indar handia zuten, absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldarrikatuz.
- Isabelinoak: Nobleziaren eta Elizaren babesa jaso zuten, monarkia konstituzionala eta ideia liberalak defendatuz.
Gerraren bilakaera eta Bergarako Besarkada
Gerraren lehen fasea (1833-1835) karlistek landa inguruetan kokatu zirenean gertatu zen, hiri gehienak liberalen kontrolpean zeuden bitartean. 1835ean, Zumalakarregi hil zen Bilboko setioan.
1835 eta 1837 bitartean, karlistek Madril eta Andaluzia eraso zituzten, baina arrakastarik gabe. Azkenean, 1839an, bi taldeak gerra amaitzearen beharraz ohartu ziren. Abuztuan, Marotok eta Esparterok Bergarako Besarkada sinatu zuten: Marotok Isabel II.aren erregina izateko eskubidea aitortu zuen eta Esparterok foruak babesteko zin egin zuen.
Foruen berrespena eta konstituzionalismoa
Testuan zehar, erreginak herria foruen berrespenaz informatzen du. Aldi berean, Gobernuak euskal lurraldeei entzun eta gero, haien interesak aldarrikatzen dituen nahitaezko aldaketa proposatuko die Gorteei. Argi uzten du foruak berresten direla, baina monarkia konstituzionalaren legeak eta ideiak errespetatu behar direla. Erreginak bigarren artikuluan adierazten du Gorteek azkar ekingo diotela foruen moldaketei, hauek Espainiako erregimen konstituzionalarekin uztargarri izan daitezen.