Lehen Errepublika eta Txanda Baketsua Espainian: Historia eta Oposizioa
Lehen Errepublika
Erregea aurkitzeko zailtasunak zituztenez, gorteek 1. Errepublika aldarrikatu zuten. Arazo larriekin hasi zen: politika-talde gehienak monarkikoak ziren, eta errepublikanoak ere bereizita zeuden beraien artean: batzuek errepublika federala nahi zuten, eta besteak errepublika unitarioa. Mugimendu kantonalistak islatzen du banaketa hori. Katalunia, Malaga eta Cartagena errepublika independenteak sortu zituzten.
Hirugarren Karlistada eta Kubako Gerra
Hirugarren karlistada eta Kubako gerra ere gertatu ziren. Pavia jeneralak estatu kolpea eman zuen, eta gorteak deuseztatu zituen. Errepublikak hamaika hilabete baino ez zuen iraun.
Serrano Jeneralaren Gobernua
Estatu-kolpearen ondoren, Serrano jenerala gobernuaren buru izan zen ia urtebetean.
Txanda Baketsua
Bi alderdi politikori eman zieten gobernatzeko ardura, turnismoa izeneko sistema baten bidez.
Alderdi Kontserbadorea eta Liberala
Kontserbadoreak: Elizaren eta gizarte-ordenaren defendatzaileak ziren. Cánovas zen haien burua.
Liberalak: Gizarte-erreforma garrantzitsuak egin zituzten beraiek zuzendutako gobernuetan, eta gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuten. Sagasta zen haien burua.
Hauteskunde-Ustelkeria
Hauteskunde-ustelkeria zela eta, kontserbadoreek eta liberalek monopolizatu zuten gobernua. Erregeak aukeratzen zuen zer alderdik osatuko zuen gobernua, ondoren, hauteskundeetara deitzen zuen. Hauteskundeetan iruzur egiten zuten, aukeratutako alderdiak irabaz zezan.
Jauntxokeria eta Hauteskunde-Iruzurra
Jauntxokeria: Jauntxoek, gobernua osatzeko komeni zen alderdiari eman ziezaioten botoa.
Hauteskunde-Iruzurra: Hirietan, botoak manipulatzen zituzten, baldin eta hauteskundeetako emaitzak espero izandakoak ez baziren. Sistema horri esker, denbora luzean Espainiako bizitza politikoa egonkorra izan zen.
Sistemarekiko Oposizioa
Politika-sistema horrek hiru alderdi gobernutik kanpo uzten zituen.
Anarkistak, Sozialistak eta Nazionalistak
Anarkistak: Katalunian eta Andaluzian. Atentatuak egiten zituztenez, denbora batez jazarri egin zituzten. Lanaren Konfederazio Nazionala Espainiako sindikatu garrantzitsuena bihurtu zen.
Sozialistak: Burua Pablo Iglesias zen. 1879an Langile Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zen. Gero UGT sortu zen. Sindikatu hori estuki lotu zen PSOErekin.
Nazionalistak: Alderdi nazionalistak sortu ziren, eta estatu zentralizatu sortzearen aurka zeuden. Katalunia, Euskal Herria eta Galizia garrantzi handia izan zuten. PNV-EAJ.