Legea, Morala eta Garapen Morala: Gida Euskalduna
Legea, Morala eta Ohiturak
Legea eta Morala: Gure ohiturek beste pertsonengan eragina izan dezakete, ez bakarrik gugan. Legeek gizon-emakumeen portaera arautzen dute, hala denon arteko bizikidetza posible izan dadin. Aldiz, morala jokabide-arau pertsonalez osatuta dago. Arau moralak barnetikoak dira, gure kontzientziak emanak direlako.
Desberdintasunak:
- Morala: Arau indibidualak ditu, norberaren kontzientzia du sorburu, barnetikoa da eta arauak ez betetzeak kontzientziako harra ekar dezake.
- Legea: Arau sozialak ditu, gizarte barruan egindako akordio bat du sorburu, kanpotikoa da eta legea ez betetzeak zigorra ekar dezake.
Izaera:
Pertsona bakoitzak bere ezaugarriak ditu, horrek besteengandik diferentziatzen gaitu. Bi motatako ezaugarriak daude:
- Sortzetikoak: Txikitatik ditugunak, adibidez, begien koloreak, odol-taldea, itxura... herentziatik.
- Gureganatuak: Denborarekin aldatu ahal direnak, janzkera, iritziak, ideologia...
Ohiturak:
Gure izaera aldatu dezake, eskuzabala izatea ez dago geneetan, baizik eta eguneroko ohituretan. Ohitura mota bi daude:
- Bertuteak (onak): Eskuzabaltasuna eta diziplina.
- Bizioak (txarrak): Intolerantzia eta erretzea.
Piageten Garapen Moralaren Etapak
Piageten arabera, garapen moralaren etapetako batean, 10-11 urte ditugula, gizon-emakumeok arau moralei buruz ditugun iritziak oso modu esanguratsuan aldatzen dira. Piagetek dioskunez, arauak helduen aginduetan oinarritzen direla eta, beraz, arauok zorrotz bete beharrekoak eta aldaezinak direla pentsatzeko joera oso errotuta dago 10 urtetik beherako haurrengan. Adin horretatik gorako gaztetxoen ustez, aitzitik, arauak beti alda daitezke, baldin eta denak horretarako prest eta ados baldin badaude, ondo ulertzen baitute arauak ez direla agindu zurrun eta irmoak, elkarrekin bizitzeko guk zeuk sortutako baliabideak baizik.
Garapen Moralaren Etapak
Lehen etapa: Maila prokonbentzionala (9 urte arte)
Beren arrazoibide moraletan, subjektuek planteamendu indibidualak baino ez dituzte egiten, gizarte bateko kide direla kontuan hartzeke.
1. maila: Obedientziari eta zigorrari beldurra.
2. maila: Indibidualismoa.
Bigarren etapa: Maila konbentzionala (10-13 urte)
Beren arrazoibide moraletan, subjektuek planteamendu indibidualak baino ez dituzte egiten, gizarte bateko kide direla kontuan hartzeke.
3. maila: Besteek gugandik espero dutena egokitzea.
4. maila: Gizarte ordenari eustea.
Hirugarren etapa: Maila postkonbentzionala (13 urtetik aurrera)
Arau moralak erabaki arrazional eta autonomoetan oinarritzen dira. Arauok, dena den, ez daukate zertan gizarteak onartutako legeekin bat etorri.
5. maila: Eskubide indibidualak errespetatzea.
6. maila: Printzipio moral unibertsalak babestea.
Intelektualismoa eta Emotibismo Morala
Zenbait filosofok arrazoimena moralaren oinarria dela defendatzen dute. Ikuskera horri, intelektualismo morala esaten zaio, eta horren adibideak: Sokrates, Platon eta Kant dira. Bestalde, emotibismo moralaren aldekoen iritziz, gure uste eta epai moralak sentimenduetan oinarritzen direla dio.
Balio Etikoak
Schellerrek bereizgarriak diren balio etikoak azpimarratu zituen. Balio etikoek ezaugarri bereziak dauzkate: baldintzagabeak, unibertsalak beharrezkoak dira, eta giza portaera deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen ditugu.
Balio Eskalak:
Schellerrek, balio guztiak polarrak direla uste du, positiboak edo negatiboak, eta bakoitzari kontrabalio bat dagokio. Balioak hierarkizatuta daudela uste du, eta garrantzi handienekoak maila apalagokoak direnetatik bereizten ditu.
Arau Moralak:
Aldakorrak dira, gizarte batean zuzen eta egokitzat hartzen diren jokabideak beste batean arbuiatu eta zigortu egin daitezke. Arau mota asko daude. Sofistak, erlatibistak eta Platon aurre egin zieten haien ideiei.