Langileen miseria, kritika soziala eta testuinguru historikoa

Historia2,49 KB

Testuan ikusi ahal dugunez, garaiko egoera sozial lotsagarriaren kritika zorrotza burutzen du idazleak eleberriaren bitartez.

Eleberriaren kritika soziala eta langileen egoera

Peoien etxea: miseria eta higiene falta

Aresti pertsonaia bizi den “Peoien etxea” deskribatzen du hasieran, bertako langileek pairatzen duten bizimodu miserablea azalduz. Egun osoa lanean eman ostean, izerdiz edo euriz bustitako arropak soinean egiten zuten langileek lo, elkarri pilatuta. Etxeko airea usaitsu eta oxigenogabea bilakatzen zen. Higiene eskasari, gainera, geletako bizkarroiak gehitzen zitzaizkion.

Harrobia: langileen etsai gogorrena

Honez gain, langileen etsairik gogorrena harrobia zela zehazten du jarraian, bertako lurpeko meazuloetako arriskuak aipatuz, baita kanpoaldeko ustiapenaren lan nekagarria ere.

Langile motak

Antolamendu horrela, bi langile mota bereizten ditu:

  • Kanpoaldeko meatzariak.
  • Barnealdeko meatzariak.

Azken hauek jabearentzat garrantzitsuagoak izango dira, zuloetan lana egin ahal izateko lanerako jakinduria ezinbestekoa baita.

Herriari zuzendutako deia

Azkenik, kritika albo batera utzi eta herriari zuzentzen zaio, jarrera aldatu behar duela esanez. Bere ustetan, etengabe bertara biltzen diren zein bertan diharduten gizonek lan kontratu miserableari aurre egiten ez badiote, zaila izango baita lanak merezi dituen eskubideak eskuratzea.

Testuinguru historikoa (1885-1931)

Erregealdiak eta Diktadura

1885ean hasitako Maria Kristinaren erregeordetza 1902an amaitu zen, eta segidan, adin nagusitasuna eskuratu berri zuen Alfonso XIII.aren erregealdia eman zen 1902-1923 artean. 1923an, Primo de Riveraren diktadura hasi baitzen, erregea sistema politikoaren konplize izan zelarik. Ondorioz, diktaduraren amaierarekin batera, herritarrak erregearekiko federik ez zutenez, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen Eibarren, 1931ko apirilaren 14an. Diktadura iritsi artean, indarrean jarraitu zuen Cánovasek ezarririko sistema politikoak.

Literatur testuaren eragina

Testuaren ondorioei dagokienez, literatur testua izanik, baliteke hau irakurtzeko aukera izandakoak langileen egoera miserablearen inguruan hausnartzen jarri izana, eta horrela, langile mugimenduaren aldera jendea erakarri izana. Erdi zein goi mailako jendea gehienbat, behe klaseetako gehiengoak ez baitzuen irakurtzen jakingo.

Deskargatu

PDF Word HTML