Langileen Egoera XX. Mende Hasieran: Blasco Ibañezen "El Intruso"-ren Azterketa

Historia3,2 KB

Vicente Blasco Ibañezen "El Intruso" Eleberriaren Pasartearen Iruzkina

Sarrera

Borja Apaolazak idatzitako iruzkin honetan, Vicente Blasco Ibañezen El Intruso lanaren atal bat aztertuko dugu. Eleberria 1904an argitaratu zen Valentzian. Testu literarioa izanik, publiko orokorrarentzat eskuragarri zegoen. Gertaerak idatzi ziren garaikoak direnez, lehen mailako iturri historikotzat har dezakegu El Intruso eleberria.

Langileen Bizimodua Industrializazioaren Hasieran

Pasarte honetan, Blasco Ibañezek Espainian hasi berria zen industrializazio prozesuan langile edo peoi moduan lan egiten zutenen egoera deskribatzen du. Egun osoa ematen zuten jornalariek lanean, mearen bila harrobietan barneratzen, hau biltegira eramaten edo makinen artean. Lan oso gogorrak egiten zituzten eta gauak etxola ziztrinetan ematen zituzten. Ezer gutxi afaldu ondoren, gela handi batean pilatzen ziren hamarnaka langile, egunez izerditako arropa berberarekin lo egiteko, gelako airea arnastezina bilakatzen zen arte. Bero handiko gauetan, intsektuen eraso gupidagabeak jasaten zituzten, eta haizea ari zenean, etxeko zirrikituetatik sartzen zen.

Egoera triste honen ondorioz, etengabea zen langileen ordezkatzea. Esplotazioaren aurka aritzen zirenak dirua behar zutenek ordezkatzen zituzten, ezinezkoa baitzen bizimodu horri eustea.

XX. Mende Hasierako Gizarte Polarizatua

Eleberri honek deskribatzen duen gizartea XX. mende hasierakoa da, oso polarizatua. Alde batetik, gobernuan zeuden taldeek botere handia zuten. Bestetik, herriaren gehiengoa langile eta jornalariek osatzen zuten.

  • Goi Mailako Klasea: Lurjabe handiek eta industria eta finantza esparruetako goi-mailako burgesiak osatzen zuten. Botere politiko eta ekonomikoa monopolizatuta zeukaten.
  • Erdi Mailako Klasea: Langile liberalak, merkatari txikiak eta erdi-mailako lurjabeek osatzen zuten. Talde nahiko heterogeneoa zen, eta politikan parte hartzea onartua zuten.
  • Langile Klasea: Industrietako langile ugariek osatzen zuten. Bizi-maila txarra eta arazo ekonomikoak zituzten. Lan egunak 10 edo 12 ordukoak ziren, eta lehen mailako produktuen eta etxebizitzen alokairuen prezioen igoera ezin izan zituzten soldata txikiekin ordaindu. Osasun arazoak ugariak ziren, eta lanerako erremintzen menpe zegoen hilaren bukaeran jasoko zuten dirua. Gainera, jornalariek ez zuten lana urte osoan zehar izaten.

Langileen Protestak eta Mugimendu Sozialak

Bizi-kalitate urriaren ondorioz, hainbat protesta izan ziren garai honetan Espainian. Horrek bultzatu zuen Vicente Blasco Ibañez langile klaseen inguruan idaztera.

Langileek bizi zuten pobreziak euren arazoak kontuan hartzen zituen sozialismora hurbiltzea ekarri zuen. Altxamendu eta grebak ere gero eta ugariagoak ziren langile sindikalisten artean. Horren adibide dira, besteak beste, "Mano Negra" talde anarkistaren terrorismoa eta Valentzian izandako beste hainbat altxamendu.

Ondorioak

Egoera horretatik aurrera, gauzak aldatzen joan dira, gaur egungo eredu laborala zehazten duen legedira iritsi arte. Horren adibide dugu, esaterako, 1914ko erreforma, lan-orduak bederatzira jaitsi zituena.

Deskargatu

PDF Word HTML