Langabezia eta Enplegu Politikak
Langabezia
- Estatuentzat: lanetik etorritako diru-sarrerak txikitzen dira eta gastu publikoa handitzen da.
- Norberarentzat: diru-sarrerak txikitzeak bizi-kalitatean dituen eraginez gain, lanik gabe geratzeak edo denbora luzez lanik aurkitu gabe egoteak eragina izan dezake autoestimuan eta familia harremanetan.
Langabezia motak:
- Frikzionala: borondatez uzten du lana.
- Urte-sasoikoa: urteko sasoi jakin batzuetan soilik egiten dute lan.
- Egiturazkoa: beste eremu edo herrialde bateko langileak dira.
- Ziklikoa: langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia krisaldietan, eta jaitsi egiten da ekonomia-hazkundeko aldietan.
Langabeziaren kausak:
- Languileen ezaugarriak: askotan espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude.
- Eskari urria: lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu ez dutelako eskatzen.
- Gutxieneko soldata egotea: lan egiteagatik kobratu behar den soldata minimoa (LGS).
Tasak
- Jarduera = Biztanleria aktiboa / 16 urte + x 100
- Enplegu = Biztanleria okupatua / 16 urte + x 100
- Langabezia = Biztanleria langabea / Biztanleria aktiboa x 100
Enplegu politika
Botere publikoek lan-merkatuari buruz hartzen dituzten neurriei enplegu politika deritze.
Politika pasiboa
Langabetuak babesten ditu.
Politika aktiboa
Enplegua sortzea sustatzen dute.
Merkatuko hutsegiteak
Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira eta gizarte guztiarentzako onuragarriak ez diren egoerak sortzen dituzte.
Ekonomia zikloak
Ekonomia-jardueraren gorabeherak dira: hedapen-aldiko eta atzeraldiko faseak txandakatzen dira.
Gastu publikoak:
- Arruntak: gizarteari zenbait zerbitzu publiko emateko egiten diren gastu orokorrak dira.
- Inbertsioak: azpiegituran egiten diren gastuak.
- Transferentziak / diru-laguntzak: estatuak ematen dituen laguntzak dira.
Errentaren birbanaketa
Transferentzien eta diru-laguntzen bitartez, estatua errentaren banaketa pertsonalean eta geografikoan dauden aldeak murrizten saiatzen da, gehien dutenengandik gutxien dutenei transferituz, ekitate-printzipioa aintzat hartuta.