Lan Harremanak: Baztertutakoak eta Berezikoak

Zuzenbidea2,47 KB

1. gaia: Lan kontratua

4. Lan antolamendutik baztertutako harremanak

Langileen Estatutuaren (LE) 1.3. artikuluak honako hauek ezartzen ditu:

  • a) Funtzionario publikoen zerbitzu-harremanak eta Estatuaren, toki-korporazioen eta erakunde publiko autonomoen zerbitzura dauden pertsonak.
  • b) Norbanako bakoitzaren derrigorrezko zerbitzuak (adibidez, hauteskundeetako mahaikide izatea).
  • c) Sozietateen itxura juridikoa daukaten enpresetan, administrazioko organoetako kide edo kontseilari kargua, betetze huts eta soilera mugatzen diren jarduerak.
  • d) Adiskidetasunez, borondate onez edo auzo-harreman onez egindako lanak.
  • e) Familiartekoen lanak: betiere soldatapean ez daudela frogatzen bada. Familiartekotzat hartuko dira: ezkontidea eta odolkidetasunez edo ezkontza-ahaidetasunez bigarren mailara arteko ondorengoak, aurrekoak eta senideak (umeordetzan hartutakoak barne), baldin eta enpresaburuarekin batera bizi badira.
  • f) Enpresaburu bat edo gehiagoren kontura merkataritzako eragiketetan parte hartzen duten pertsonen jarduerak, baldin eta pertsona horiek eragiketaren arrisku eta zoriak bereganatuz, eragiketen amaiera onaren erantzukizuna beregain hartzen badute.
  • g) Oro har, artikulu honetako 1. paragrafoan zehaztutako lan-harremanetatik kanpo bestelakoren bat gauzatzeko egindako lan guztiak.

5. Lan harreman bereziak

LEren arabera, honako hauek dira lan-harreman bereziak:

  • a) Goiko 1.3.c artikuluan sartzen ez diren goi-zuzendaritzako langileenak.
  • b) Etxeko zerbitzukoak.
  • c) Zigor-erakundeetan dauden zigortuenak.
  • d) Ikuskizun publikoetan diharduten artistenak.
  • f) Enpresaburu bat edo gehiagoren kontura merkataritzako eragiketetan parte hartzen duten pertsonenak, eragiketen arrisku eta zoriak bereganatzen ez badituzte.
  • g) Enplegurako lantegi berezietan zerbitzuak betetzen dituzten langile elbarrienak.
  • h) Estatuko sozietateen bidez portuetan zerbitzuak betetzen dituzten zamaketarienak, edo autonomia-erkidegoek kudeatutako portuetan sozietate horien eginkizun berberak betetzen dituzten pertsonenak.
  • i) Legeren batez berariaz lan-harreman berezitzat aitortutako beste edozein lan-modu.

Deskargatu

PDF Word HTML