Krashenen I+1 hipotesia eta Vigotskyren andamiajea hizkuntza irakaskuntzan
Zer esaten du Krashenen hipotesiak?
L2-ren ikaskuntza ematen da ikasleek input ulerkorra jasotzen dutenean. Honek esan nahi du:
Aurkezten zaien hizkuntza ez dagoela oso urrun beraien orainaldiko garapenaren egoeratik. Honi Krashenek I+1 deitzen dio. Inputa ikaslearen mailan dagoena, maila pixka bat altuago batera heldu daitekeela.
Hitz berrien edo forma gramatikalen esanahia modu erraz batean eragin dezake. Adibidez, ikasleek beraien gaitasunetaz eta esperientziez baliatu daitezke esanahia aurkitzeko; marrazki edo objektu desberdinak erabili ahal izango dituzte, beti ere jarduera esanguratsua denean.
Irakasleak ikaslearen maila kontuan hartu behar du
Irakasleak ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartu behar du eta bere mailara egokitu behar du. D ereduan ez du inputa egokitzen irakasleak. Berdin du Orion edo Bilbon egon. I+1: ulergarria ez zaion inputa gehi pixka bat ikasteko.
Zer dio Coelhok eredu horri buruz? Zer egokitzapen egiten du eta zergatik?
Garrantzitsua da D koadrantean laguntza ematen jarraitzea, ikasle gehienek etapa errealetan klase konbentzionaletan erabat integratuta egon arren.
C koadranteak ez du inolako zailtasun kognitibo eskatzen. Ez da denbora pasa behar koadrante horretan.
Andamiajea (garapen-eremu hurbila, Vigotsky)
Andamiajearen metafora irakasleek ikasleei ematen dieten laguntza motari dagokio, beraiek bakarrik lor ditzaketen mailak baino maila altuagoak lortzeko. Metafora hori Vigotskyren garapen-eremu hurbilaren kontzeptuarekin bat dator; hau da, haurrak bakarrik egin dezakeenaren eta laguntzarekin egin dezakeenaren arteko aldea.
Gelan, prestakuntza handiagoa duten pertsonak irakasle lagunak izan daitezke. Adibidez, hezkuntza prozesua hasterakoan irakasleak erregistro oso mugatua erabiltzen du, eta aurrera egin ahala zabaltzen joaten da. Andamiaje ereduan irakaslearen lana ikasle guztien arrakasta posible egitea da. Irakaslea gida eta laguntzaile izango da ikasleentzat, eta bere laguntza igo edo jaitsi egingo du ikaslearen mailaren arabera. Andamiajea garrantzitsua da adin guztietako ikasleentzat, unibertsitateko ikasleentzat ere bai.
Zer da andamiajea?
Jarduera bat burutzeko falta zaion laguntza ematen dio irakasleak ikasleari. Eredu honek ikaslearen autonomiari bideratzen dio. Norbaiti zerbait irakatsi nahi badiot, aurretik jakin beharko dut zenbat dakien eta zein mailan dagoen. Euskara irakatsi behar badiot, berak duen mailara moldatu beharko dut nire euskara. IKASTEKO BEHAR DUTEN LAGUNTZA MINIMOA EMATEA.